Gobernu Kanadarrak, “Kanada nazioarteko esperientzia egonaldia” programaren bitartez, lan baimenak ahalbidetu ditzake, gehienez urtebetez nazio hortan lana eta bidaiatu nahi duten 18 eta 35 urte bitarteko estatu espainiarreko gazteei.
3 kategorietan banatzen dituzte esperientziak:
1.- Aldi baterako lana/oporrak:
Kategoria honek lana egin eta diru pixkat irabaziz bertan oporraldi batez gozatzeko aukera ematen dizu. 2012ko deialdia itxita dago baina 2013koa martxoa aldera irekiko dute. Hemen ez da eskatzen aurretik lan eskaintzarik izatea.
2.- Gazte profesioanalak:
2012ko deialdia zabalik dago. Edozien lanetn eskatzen dizuten esperientzia lortzea ahalbidetzen dizu programa honek.
Lan eskaintza bat lortu behar duzu eta ondoren, plaza eskatu “Kanada nazioarteko esperientzia-egonaldia” programan “Gazte Profesionalak” kategorian.
Lan eremuak: zuzenbidea, osasun zientziak, ingenieritza, finantzak, komunikazioa, administrazioa eta negozioak, besteak beste.
3.- Praktikak:
Ikasitakoa martxan jartzeko aukera ematen dizu praktika profesionalak eginez kategoria honek.
2012ko deialdia zabalik dago. Lehenengo lan eskaintza bat lortu behar duzu eta ondoren “Kanada narzioarteko esperientzia-egonaldia” programan “Praktikak” kategorian plaza eskatu.
Lan eremuak: zuzenbidea, osasun zientziak, ingenieritza, finantzak, komunikazioa, administrazioa eta negozioak, besteak beste.
Intereseko dokumentuak:
Informazio gehiago:
Embajada de Canadá
Experiencia Internacional Canadá
Torre Espacio
Paseo de la Casellana 259D
28064 Madrid
http://www.canadaenespana.com / madrid@international.gc.ca / jovenesespana@international.gc.ca
More Stories
APIRILAK 23: LIBURUAREN EGUNA
UZTAILAK 15. PLANGINTZA
DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK LANGABETUENTZAT OARSOALDEAN