Urriaren 27tik azaroaren 2ra ospatuko da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea.
Epaimahaikideek 2 abonu lortzen dituzte XXIII. Beldurrezko eta Fantasiazko Astean zehar Victoria Eugenia antzokian emango diren emanaldietara joan ahal izateko eta “2000 maniacos” fanzine berezia eramango du baita ere.
Baldintzak eta konpromisoak:
– 18 eta 30 urte bitarteko adina izatea 2012ko urriaren 26an (Donostian erroldatutakoak lehentasuna izango dute)
– 2012ko urriaren 26an Antzoki Zaharrean, arratsaldeko 16.00etatik aurrera, proiektatuko diren Beldurrezko eta Fantasiazko hainbat film labur ikusi eta dagokion bozketa burutu.
– XXIII. Beldurrezko eta Fantasiazko astea amaitu ondoren, gazteen epaimahaiko 2 kidek irabazleak ezagutzera emateko egingo den prentsaurrekoan parte hartuko dute eta “Film labur onenari gazte saria” eman beharko diote.
Izena ematea: urriak 15 bitarte
Internet bidez: http://www.donostigaztea.org
Zozketa: urriaren 17an
* Oharra: Hautatuak izan direnak bertaratuko direla konfirmatzeko epe muga, urriak 22a. Bestela baztertu egingo dira eta itxaron zerrendara joko da epaimahaia osatzeko.
More Stories
APIRILAK 23: LIBURUAREN EGUNA
UZTAILAK 15. PLANGINTZA
DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK LANGABETUENTZAT OARSOALDEAN