Atzerrira lanera joan ahal izateko zenbait urrats jarraitzea komeni da.
Lehenik, atzerriko egonaldiari zein helburu jartzen dizkiozun argi izan behar duzu. Atzerrira joaten direnen artean, zenbaitek lan finkoa lortzea bilatzen dute. Bestek, aldiz, hizkuntza bat ikasi eta berriz etxera itzultzea, lan-esperientzia eskuratzea edota bizipen berriez gozatzea dute helburu. Perfil hauetako bakoitzak bere helburuekin lotutako lan mota bat du.
Helburua hizkuntza bat ikastea bada, bertako jendearekin kontaktua bermatuko dizun lana bilatzea da behar duzuna; ostalaritzan, jendaurreko arretan…Aldiz, lan finko baten bila bazabiltza, zure sektoreari lotutako informazioa bildu behar duzu; non dagoen garatuen, non dauden lan eskaintza gehienak, epe ertain-luzera begirako garapen eta aurreikuspenak…
Behin lanarekin zein helburu dituzun eta zer lan motaren bila zabiltzan argi izanda, bilaketa hasteko unea da.
Iturri ezagun eta fidagarritara jo atzerrian lan eskaintzak begiratzen hasteko. EURES (Europako mugikortasun profesionalerako ataria) edo bestelako atarien bidez: Monster eta Jobs Abroad adibidez.
Zure autagaitza ondo prestatu, lana bilatzen ari zaren herrialdeak gehien baloratzen dituen ezaugarriak azpimarratuz. Gogoan izan herrialde bakoitzak gaitasun eta ezagutzak ezagutarazteko modu ezberdinak dituela. Tresnarik egokiena Europass-a da, zure aurkezpen gutunarekin osagarritu dezakezuna. Informazio guzti hau helburu duzun herrialdeko hizkuntzan prestatzea ezinbestekoa da.
Urrats sinple hauek jarraituta errazagoa izango zaizu atzerrira begira jartzea. Eta laguntzarik behar izanez gero, jarri gurekin kontaktuan.
More Stories
APIRILAK 23: LIBURUAREN EGUNA
UZTAILAK 15. PLANGINTZA
DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK LANGABETUENTZAT OARSOALDEAN