UDALEKUTAKO HAUR GUZTIENTZAT OHAR OROKORRA
Udalekuen inguruko zuen iritzia jasotzeko asmoz,
guraso ebaluaketak bidaltzen dizkizuegu eta uztailaren 26tik 28ra bitarte dagokizuen monitoreari entregatu mesedez.
[Gurasoen ebaluaketa etxetik betetzeko]
HH 3 urte, HH 4 urte, HH 5 urte
Ekintza: Igerilekua
Ordutegia: 9:30-13:30
Eraman beharrekoak: Txankletak, toaila, krema, uretarako txanoa, bainujantzia, aldatzeko barruko arropa, hamaiketakoa.
LH1
Ekintza: Kolore leherketa!
Eraman beharrekoak: ekintzaren izenean esaten den moduan, haurrak margoekin ibiliko dira; beraz, arropa zaharrarekin jantzita etortzea eskatzen dizuegu. Bestalde, igerilekuko gauzak [bainujantzia, txankletak, eguzkitako krema, toalla, igerilekuko txapela] eta ekintza egin ondoren aldatzeko arropa ekar dezatela.
***OHARRA! Eguraldiaren iragarpena ikusita, hurrengo asteko egun osoko irteera OSTEGUNERA aldatzea erabaki dugu; hondartzara joango gara.
Barkatu eragozpenak.
LH2
Ekintza: Egun zikina eta kamisetak margotzea!
Eraman beharrekoak: egun zikina egingo dugunez, arropa zaharrarekin jantzita etortzea eskatzen dizuegu. Bestalde, hamaiketakoaz gain, aldatzeko arropa eta kamiseta txuri bat ere ekar dezatela. Badaezpada igerilekuko gauzak [bainujantzia, txankletak, toalla, igerilekuko txapela, eguzkitako krema] ere ekar ditzatela.
***OHARRA! Eguraldiaren iragarpena ikusita, hurrengo asteko egun osoko irteera OSTEGUNERA aldatzea erabaki dugu; hondartzara joango gara.
Barkatu eragozpenak.
LH3
Ekintza: Oiartzungo igerilekua
Eraman beharrekoak: bainujantzia, txankletak, eguzkitako krema, toalla, igerilekuko txapela, hamaiketakoa eta aldatzeko arropa. Buztinarekin eskulanak egiten arituko dira, beraz, kamiseta zahar bat ekar dezatela.
***OHARRA! Eguraldiaren iragarpena ikusita, hurrengo asteko egun osoko irteera OSTEGUNERA aldatzea erabaki dugu; Abaltzisketa eta Amezketa artean dagoen abentura parkera joango gara.
Barkatu eragozpenak.
LH4
Ekintza: Ur ginkana
Eraman beharrekoak: arropa erosoa, uretan ibiltzeko sandalia itxiak, bainujantzia, toalla, aldatzeko arropa [kamiseta, galtzak eta barruko arropa] eta hamaiketakoa.
LH5
Ekintza: Piratak abordaiara!
Eraman beharrekoak: egingo den ekintza dela eta, etxetik pirataz jantzita etortzea eskatzen da.
More Stories
UZTAILAK 30, ZER EGINGO DUGU?
UZTAILAK 29, ZER EGINGO DUGU?
UZTAILAK 26, PLANGINTZA