ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Haurrentzako igeriketa ikastaro trinkoa antolatu da Elorsoro kiroldegian

Haurrentzako igeriketa ikastaro trinkoa antolatu du Gezak SL-k Elorsoro kiroldegian ekainaren 13tik 30era. Ikastaroa, lau urtetik gorako haurrentzako da (edo ikastaroa martxan dagoen bitartean lau urte beteko dituztenentzat). Astelehenetik ostegunera, ordu erdiko saioak egingo dituzte, 15:00etatik 19:00etara.

Izena Elorsoro kiroldegian bertan eman behar da, maiatzaren 23tik 31ra. Plazak, ikastaroa ordaindu ahala beteko direla jakinarazi du Gezak-ek (25 euro ordaindu beharko du haur bakoitzak). Ikastaroa egiten duten haurrek kiroldegiko bazkide izan beharko dute, edo bestela, eguneko sarrera ordaindu beharko dute.