Kaixo guztioi:
Jada martxa hartuta, eskola kiroleko denboraldiko hilabete bat jan dugu jadanik. Gabonetara begiratzen hasi garen honetan, gure kirol ekintzekin aurrera jarraituko dugu asteburu honetan ere. Benjamin mailako kirolarien kasuan, talde kirolekin jarraitzeko aukera izango dute, pasa den asteburuko kirola errepikatzea egokitzen zaielarik. Alebin mailako kirolarien kasuan berriz, atletismoa egiteko ordua da. Ordubeteko atletismo saioak, posta ezberdinez osatutako guneetan antolatuak egongo dira. Posta horietako bakoitzean bi entrenatzaile edukiko dituztelarik, egin beharrekoa azaltzeko. Egingo dituzten frogen artean, koordinazio zirkuitua, luzera jauzia, altuera jauzia ( euririk ariko ez balu) , jaurtiketak…. egongo dira. Hauek dira jardunaldiko xehetasunak:
- BENJAMIN MUTILAK 1 TALDEAK SASKIBALOIA ERRENTERIAKO GAMON IKASTETXEAN
*Lizeoa A – Elizalde A 9:45 tan
*Elizalde B – Orereta C 10:30 tan
*Haurtzaro A – Gamon A 11:15 tan
- BENJAMIN MUTILAK 2 TALDEAK ESKUBALOIA LEZOKO BEKOERROTA KIROLDEGIAN
*Lizeoa C – Haurtzaro C 9:00 tan
*G. Alabak A – Elizalde D 11:15 tan
*Elizalde C – Haurtzaro B 12:00 tan
- BENJAMIN NESKAK 2 TALDEAK ESKUBALOIA LEZOKO BEKOERROTA KIROLDEGIAN
*Haurtzaro – Lezo C 9:45 tan
*Elizalde – Lizeoa D 10:30 tan
- ALEBIN GUZTIEK ATLETISMOA BERAUNGO MIKEL ODRIOZOLA ESTADIUMEAN
* Lezo, Lizeoa eta Elizalde 9:00 tan
*Haurtzaro, Koldo Mitxelena, Langaitz eta Gamon 10:00 tan
More Stories
Uda Kirola 2019 eskaintza: Udara honetan kirola egiten gozatzeko hamaika proposamen!
Eskalada egokitua urritasunen bat duten ikasleentzat
Abittu zerbitzuak kirol jarduera fisikoaren orientazioa eskainiko die oiartzuarrei