Datorren astean, Urriak 11 eta 13an, ziklomotorren IAT azterketa egiteko aukera izango da herrian. Kontzejupean jarriko dute azterketa egiteko tokia, 08:30etik 14:30era. IAT azterketa egiteko ordaindu beharreko tasa 24,39 eurokoa da.
Ziklomotorraren azterketa egitea nahitaezkoa da, hiru urte baino gehiago dituzten ziklomotor guztien kasuan. Bi urtez behin azterketa egin behar da berriro.
Ordua aldez aurretik eskatu beharko da IAT azterketa egiteko. Horretarako, udaltzaingora deitu beharko da (94 49 33 11).
More Stories
APIRILAK 23: LIBURUAREN EGUNA
UZTAILAK 15. PLANGINTZA
DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK LANGABETUENTZAT OARSOALDEAN