Bihar hasiko dira Iturriotz auzoko Santiyo festak. Zer dagoen jakin nahi baduzu jarritu beheruntz!
Uztailak 24 larunbata, Santio bezpera
11.00: II. Haur Krosa
16.30: Haur jolasak
19.00: Letxuna altxatuko dute jaiak hasteko.
Jarraian: Haurtzaro Dantza Taldeak euskal dantzak eskainiko ditu letxunaren aurrean.
Ondoren: Buruhandiak auzotik ibiliko dira, dultzaineroekin batera.
Gero: Iturriozko Dorretxe berritua inauguratuko dute.
21.30: Auzo afaria Iturri- Berri elkartean.
Ondoren: Olatz eta Xabi musikariek giroa alaituko dute Iturri-Berri elkartean.
Uztailak 25 igandea, Santio eguna
9.00: Goiz eresia, Lartaun Txistulari Taldearekin
10.00: Bizikleta martxa
10.30: Santio Eguneko meza, auzoko hildakoen omenez, soroan.
11.30: Idi dema
16.30: XX. Kronoeskalada (3-15 urtekoentzat)
19.00: Artzai Txakur lehiaketa
Gauean. Ogitartekoak afaltzeko aukera izango da.
21.30: Musika emanaldia: Irati Odriozola eta Ane Badiola.
Uztailak 30 ostirala, San Inazio bezpera
16.30: Gorriti show
Jarraian: Txokolate jatea
18.00: Iturrioztarren II. Sagardo dastaketa eta lehiaketa
20.00: Kartelada, auzoan zehar.
Gauean: Ogitartekoak afaltzeko aukera izango da.
22.00: Sarean zintzilik antzezlana (tartean Edurne Agirrezabala auzotarra)
22.00: Truk Txapelketa Iturri-Berri elkartean.
Uztailak 31 larunbata, San Inazio Eguna
9.00: Goiz eresia, Lartaun Txistulari taldearekin
11.00: Idi-dema
11.30: Tortilla txapelketa soroan. Jai batzordeak arrautzak, patatak, gatza, olioa eta sua jarriko ditu. Norberak eraman behar ditu zatagina eta gehitu nahi dion edozer.
14.00: Erromeria soroan
Ondoren: Bertsolariak
16.00: Puzgarriak soroan
17.30: Oreka Trial Show erakustaldia (tartean Xuban Iragorri auzotarra)
Jarraian: Toka txapelketa
18.30: Iturrioztarren VIII. Marmitako txapelketa soroan. Iturri-Berri elkarteak sua, atuna, patatak, piperrak, gatza eta olioa jarriko ditu. Gainontzekoa norberak eraman beharko du.
19.00: Santioetako III.Argazki lehiaketa. GAIA: Santioak
21.00: Afaria soroan, bertan gauden guztientzat. Ogitartekoez gain txapelketako marmitakoa dastatzeko aukera.
22.30: Laket trikiti taldearekin dantzaldia.
00.00: Zezensuzkoa.
Jarraian: Auzo kalejira.
Jaiak bukatzeko. Laket trikiti taldearen dantzaldia.
More Stories
APIRILAK 23: LIBURUAREN EGUNA
UZTAILAK 15. PLANGINTZA
DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK LANGABETUENTZAT OARSOALDEAN