ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Kontzeptuak argituz

sexdroglogo

Zer da SEXUA?

Sexu kontzeptuaz mintzatzean, emakume edo gizon izateaz mintzo gara, sexuen arteko ezberdintasun fisiko, psikologiko eta sozialetaz hain zuzen. Emakume eta gizon egitea bizitza osoko prozesu bat da; jaio aurretik hasi eta hil arte irauten duena. Prozesu honi “sexuazioa” deritzo. Maila ezberdinetan ematen da sexuazio prozesu hau; lehenengo kromosometan, gero barne genitaletan, ondoren kanpo genitaletan, hormonetan, neuronetan, hezkuntzan, nerabezaroan…. Garapen ezberdin hauei esker pertsona sexuatuz joango da; hots, emakume edo gizonezko bilakatuz. Haur bat jaiotzean, sexuatua jaiotzen da: Bere genitalez gain, neuronak ere sexuatuak izango ditu, alua izateaz gain, hormonei esker sistema nerbiosoan ere garatuko baitzaio.

Zer da SEXUALITATEA?

Jada badakigu, sexualitatea ez dela “daukagun edo “egiten dugun” zerbait. Sexualitatea sexuatuak izatearen prozesua bizi eta sentitzen dugunari deritzaio: gizon edo emakume izate prozesua bizi eta sentitzeko moduari. Emakume edo gizon izatearen bizipenak pertsonak bestekoak direnez eta pertsona bakoitzaren bizipenak beti berdinak ez direnez, sexualitatearen ordez SEXUALITATEAK daudela esan daiteke. Sexualitateen barnean, homosexual edo heterosexual gisa bizitzeko erak sartzem dira.

Gizon emakume bakarrak eta errepikaezinak gara. Garrantzitsuena , norberarentzako sexualitate egoki bat izatea eta garenaren modukoak onartuz, gustora bizitzea da.

DROGEN ETA SEXUALITATEEN inguruko aholkularitza zerbitzua

Ostiralero 17.30etatik 19.30etara Gazte Informazio Bulegoan