Lelo honekin jarri du UEMAK abian abizenak euskalduntzearen kanpaina.
Michelena, Aguirre, Aramburu, Lecuona, Echeverria,… Zure abizena horietako bat da? Noizbai pentsatu duzu euskalduntzea gustatuko litzaizukeela?
Orain duzu aukera. Egin beharrekoa ondoren:
1) Erregistro Zibilera edo Bake Epaitegira joan eta esan abizena euskal grafiaz jarri nahi duzula.
2) Han emango dizuten eskera orria zure datuekin bete.
3) Agiri hauek eraman:
– Nortasun agiriaren fotokopia. Adinez nagusia ez bazara, gurasoena ere beharko duzu.
– Jaiotza ziurtagiria.
– Errolda agiria.
– Ezkonduta bazaude edo seme-alabarik baduzu, familia liburua.
– 16 urtetik gorako seme-alabarik baduzu, haien nortasun agiriaren fotokopia.
More Stories
APIRILAK 23: LIBURUAREN EGUNA
UZTAILAK 15. PLANGINTZA
DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK LANGABETUENTZAT OARSOALDEAN