Duela egun batzuk, Maitane Goñiren kasua azaldu zuten berak eta bere amak Euskal Telebistako teleberrietan eta Diario Vasco egunkarian.
Maitane Goñi, Oiartzungo Haurtzaro ikastolan ikasten duen 10 urteko neskatoa da eta Euskadin bigarren motako muskulu-atrofia duen pertsona bakarra da.
Osakidetzak Parisko ospe handiko ospitale batera bideratu du tratamendua. Oraingoz ez dauka osabiderik baina bizitza kalitatea hobetuko dio.
Guzti honek duen kosteari erantzuteko laguntza ekonomikoa eskatu dute senideek, eta Maitaneren izenean kontu korrontea zabaldu dute Kutxan (2101 0009 89 0125925396) nahi duenak dirua eman dezan.
Bestalde, ikastolako guraso talde batek, Maitaneri laguntzeko asmoz, herriko bizilagun eta komertzioen laguntza biltzen ari dira. Hau dela eta, datorren ostiralean urriak 30, 15.000 rifa jarriko dituzte salgai bakoitza euro baten truke, gabonetako saski, etxetresna elektrikoak, luxuzko asteburu pasa bat,… bezalako sariak izango dituztelarik.
Honetazgain, Abenduak 13rako herri bazkaria antolatu dute.
More Stories
APIRILAK 23: LIBURUAREN EGUNA
UZTAILAK 15. PLANGINTZA
DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK LANGABETUENTZAT OARSOALDEAN