Larrotxene Casting-a
Zinemaldian erreportari gisa aritzeko haur eta gazteak behar dituzte.
Larrotxene Kultur Etxeak Zinemaldiaren 57. Edizioari buruzko bideo-dokumentala egiteko haur eta gazte erreprotari bila dabil. Castingean parte hartzeko 8-16 urte bitarte izan behar dira. Aukeratuek, talde profesional baten laguntzaz, akreditatuentzako soilik erreserbatuak diren Zinemaldiaren zenbait ekitalditan sartuko dira. Horrela, jaialdiaren beste ikuspegi bat emango duen erreportajea egiterik izango dute, baita Zinemaldia bera barrutik hobeto ezagutzerik ere.
Deialdia: Irailak 17, osteguna 18.00-20.00
Lekua: Larrotxene Kultur Etxea (Intxaurrondo kalea, 57) Donostia
Informazio gehiago: 943 29 19 54
More Stories
APIRILAK 23: LIBURUAREN EGUNA
UZTAILAK 15. PLANGINTZA
DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK LANGABETUENTZAT OARSOALDEAN