Oiartzungo Gazteria eta Kirola sailak, Oiartzungo gazte guztientzat bereziki eta interesaturik egon daitekeen edozeinentzat, Laneratze prozesurako teknikak landuko diren ikastaro bat antolatu du.
                                          Â
Ikastaro eguna, apirilak 3 izango da, 17.30etatik 19.30etarako iraupena izango du eta Manuel Lekuona liburutegian burutuko da. Parte hartzea doakoa da.
Ikastaroa bideratzeko arduraduna, Oarsoaldeko Jaione Lasa izango da eta ondorengo edukiak jorratuko ditu batzuek simulazio bidez:
– Kurrikulumaren lanketa:
* Kurrikulumaren helburu eta ezaugarraik ezagutu
* Kurrikulum mota desberdinak ikusi eta perfil profesional, enplegu ala enpresa konkretuei egokitzen jakitea.
* Kurrikulumaren garrantzia eta modu egokian egokitzen ikastearen garrantziaz ohartzea.
* Ikasketak eta lan esperientzia akreditatzeko moduak: zein dokumentu aurkeztu behar ditugun kurrikulumarekin batera.
– Lan elkarrizketa:
* Elkarrizketan azaldu behar dugun jarrera.
* Nola aurkeztu gure burua eskeintzen den lapostura.
                                               Â
Parte hartzeko interesatuta bazaude, izen ematea egiteko Gazte Informazio Gunera hurbildu, gazteinfo@oiartzun.org helbidera idatzi edo 943 49 11 05 telefonora deitu dezakezu.
Animatu zaitez!
More Stories
APIRILAK 23: LIBURUAREN EGUNA
UZTAILAK 15. PLANGINTZA
DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK LANGABETUENTZAT OARSOALDEAN