Kaixo denoi!!
    Aste buru honetan, iragan asteko atseden jardunaldia eta gero, martxan jarriko da berriro ere eskola kirolaren motorra. Kasu honetan eta Igandean ospatuko den Behobia – Donostia klasikoa aprobetxatuz, jardunaldi berezia dugu antolaturik; Atletismoa kalean.
    Festa egun bat izango da eta horregatik espero dugu haur eta gurasoak Oreretako Iztieta Pasealekura hurbiltzea, honetaz gozatzeko. Bertan, atletismoaren espezialitate ezberdinekin kontaktua hartzeko joko / ariketa ezberdinak egingo dira eta amaitzeko 800 metro inguruko korrikaldia egingo da, Mikel Odriozola ibiltari olinpikoaren presentziarekin.
    Besterik gabe eta denak parte hartzera gonbidatuz, hau da Oiartzungo haurrek ekintza hau burutzeko izango duten ordutegia:
- BENJAMIN ETA ALEBIN GUZTIAK:
– Oreretako Iztieta Pasealekuan:Â Beraun Berri, Karmengo Ama, Koldo Mitxelena, Pasaia Lezo Lizeoa, Haurtzaro eta Elizalde 10:45etatik 12:00 etaraÂ
More Stories
Uda Kirola 2019 eskaintza: Udara honetan kirola egiten gozatzeko hamaika proposamen!
Eskalada egokitua urritasunen bat duten ikasleentzat
Abittu zerbitzuak kirol jarduera fisikoaren orientazioa eskainiko die oiartzuarrei