Aurten ere, abuztuaren 1ean, kultura ekitaldia ospatuko da Udaletxeko pleno aretoan. Bertan, urtekaria, Mugarria eta DVDa aurkezteaz gain, iaz bezala herritar batzuk omenduko dituzte arlo batean edo bestean azken urtean (2008an) eta bizitza osoan zehar egindako lanagatik.
                                                   Â
Aurtengoan, sari eta errekonozimendu hori, nori eman herritarrok erabakiko dugu.
Gazte informazio bulegoan aurkitu dezakezu parte hartzeko postala. Bertan proposatzen duzuna eta zergatia idatzi eta kiroldegian, bibliotekan eta udaltzaingoan dauden kutxatan sartu besterik ez duzu egin behar. Proposamenak jasotzeko epea, uztailaren 15ean bukatuko da.
Bihar bukatzen da epia! Oraindik badakazu aukera!
More Stories
APIRILAK 23: LIBURUAREN EGUNA
UZTAILAK 15. PLANGINTZA
DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK LANGABETUENTZAT OARSOALDEAN