ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

San Juan gaua

 

San Juan bezperako gauaren protagonista sua da. Magia ikutuarekin, mendez-mende eta belaunaldiz-belaunaldi zabaldu da ohitura.

                                                            

Ekainak 23a, urteko gaurik motzena da, batzuen iritziz, argiaren garaipena iluntasunaren aurrean. Eguzkia, sua eta ura dira bere erritualetan ezaugarririk garrantzitsuenak eta gau horretan pizten diren suak gaitzetik babesten du jendea urte osoan zehar. Errautsak azaleko gaixotasunak sendatzen omen ditu legearen arabera eta hiru aldiz salto egin behar omen da suaren  gainetik urte on bat izateko.

San Juan gaueko suaren inguruko kondaira, pasadizo, erritual,… berezirik ezagutzen al duzu? Gustura ezagutuko genuke!!!

                                                           Ondo pasa San Juan gaua!!!