¿LAN BILA ZABILTZA?
Lan bila bazabiltza, zure lana aldatu edo hobetu nahi baduzu, Enplegu Azoka da zure lekua. Maiatzaren 14 eta 15 egingo da, BAINA IZEN EMATEA MAIATZAREN 5ETIK 11RA EGIN BEHARKO DUZU!Â
                                                 Â
Izen emateko 2 modu:
1- Izen ematea CEMEI-n (Portuetxe, 23 A – Igara):
Maiatzaren 5etik 12ra.
CEMEI-n, (Portuetxe, 23 A – Igara), Donostiako Sustapenak lan-eskaintzen berri emango dizu eta Enplegu Azokan (maiatzaren 14 eta 15ean) izango diren elkarrizketetarako hitzordua emango dizu.
Eraman beharreko agiriak: Curriculum eguneratuaren hiru kopia eta argazki bat.
Ordutegia: 9:00etatik 18:00etara. Astelehenetik ostiralera.
2-Izen ematea ONLINE:
Maiatzaren 5etik 11ra.
1. urratsa: Lan eskaintzak ikusi eta zuretzako interesgarriak direnetan izena emateko eskaria egin.
2. urratsa: Curriculumaren datu guztiak on line bete (ez ahaztu zure esperientzia, prestakuntza, ordutegi-aukera eta helburuei buruzko informazioa sartzea).
3. urratsa: Donostiako Sustapena zurekin harremanetan jarriko da Enplegu Azokan izango diren elkarrizketetarako hitzordua emateko.
More Stories
APIRILAK 23: LIBURUAREN EGUNA
UZTAILAK 15. PLANGINTZA
DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK LANGABETUENTZAT OARSOALDEAN