ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Etxea alokatzeko 210 euroko diru laguntza

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 22 eta 30 urteko gazteek etxea alokatzeko 210 euroko diru laguntza jaso ahal izango dute, urtean 22.000 euro baino gutxiagoko diru sarrera gordinak badituzte.

Etxebizitza alokairuaren prezioa ezin izango da 700 euro baino handiagoa izan.

                                                             

Hitzarmena, Urtarrilaren 7ko astean sinatuko dela baieztatu du Javier Madrazok, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuak.

Laguntza hauek “Bizilagun” erakundeak kudeatuko ditu (Plaza Bilbao,3- Donostia). Erakunde honek, informazio guztia urtarriletik aurrera jaso ahal izango dela esan du.