Â
EKAINAK 29 0STIRALA GAUEKOÂ 22:30
KONTZERTUA:
–NAIZ ROXA
–INSTEP
–SKROTOROTO
TA ONDOREN:
–DJ NANO (MINIMAL)
–DJ TXELY (ELEKTRO MINIMAL)
Â
EKAINAK 29 0STIRALA GAUEKOÂ 22:30
KONTZERTUA:
–NAIZ ROXA
–INSTEP
–SKROTOROTO
TA ONDOREN:
–DJ NANO (MINIMAL)
–DJ TXELY (ELEKTRO MINIMAL)
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Kontzertu honek ez dauka Altzibarko Jaien batzordearen baimenik, eta ezin da egin zehaztutako orduan, ordu berean Jai Batzordeak beste kontzertu bat bait dauka programaturik
Kontzertu honek ez dauka Altzibarko Jaien batzordearen baimenik, eta ezin da egin zehaztutako orduan, ordu berean Jai Batzordeak beste kontzertu bat bait dauka programaturik
Eta ez da hobe izango Altzibarko jai batzordea eta Gaztelekuko gazteak ados jartzea? Denon artean egitarau bat osatu edo, gutxienez, orduak errespetatzeko koordinazio minimo bat egotea?
Auzoan idar gutxi egon eta, gainera, desaprobetxatu!!
Animo gaztiak!
Hori litzateke normalena, baina gaztelekuan dirudienez ez daude horrekin ados, eta naiz eta jai batzorde bat egon, gustoko dute urtero jaiak egon dadin, jai batzordekoak egiten duten lanaz baliatuz, beraien probetxurako ekintzak antolatzea.
Gaztelekuak antolatzen dituen ekintzak auzoaren probetxurako dira, hori hasteko. Eta gaztelekua ondo ari da gauzak antolatzen, jai batzordekoak bezela. Denen artean ados jartzea besterik ez da falta, orduak errespetatzea, kontua ez da gaizki nor ari den bilatzea, neri behintzat, auzotar bezela, berdin zait.
Animo gaztiak, segi gauzak antolatzen!!
Altzibarko bizilaguna izanik, ondo iruditzen zait Gaztelekuk bere kontzertuak etab. prestatzea, hala izan da azken urte hauetan.Ez dakit zer gertatzen zaio Jai Batzordeari Gaztelekukin baina beti bere aurka dago. Agian Maiteren arazoa da eta ez Jai Batzordearena.
Jai zoriontsuak pasa dezagun!!!
Zaharleku kanpora-ri galdetu nahiko nioke ea altzibarko jendeak bere auzoko jaietan zerbait prestatu nahi baldin badu jai batzordeari galdetu behar ahal dio? Zein da Jai Batzordea? Altzibarko jaien jabe al da?
Neri primeran iruditzen zait gaztelekuak kontzertuak etab… egitea, eta urte guztia dauka kontzertuak etab egiteko, inori baimenik eskatu gabe. Baina Altzibar auzo txiki bat da, eta bertan ez dago lekurik bi ekintza batera egiteko. Beraz, Jai batzorde bat izanik, eta orain dela urte batzuk arte, beti, Gaztelekua, Jai Batzordearekin batera antolatu ditu Jaiak, ados geratuz zein ekintza antolatu batzuk eta zein besteek, eta zein ordutan, baina garai batetik aurrera, gaztelekuari eman dio jaiak beraien moduan antolatzegatik, eta ezinezkoa dena da ordu berean, plazan berbena egotea, eta 50 metrotara rock kontzertu bat. Ala normala da? Eta Jai Batzordea, ez da Gaztelekuaren aurka dagoena, alderantziz baizik, eta ez, ez da Maiteren arazo bat. Eta Jaia Batzordea, ez da jaien jabea, baina bai arduraduna, eta zuk saiatu zure kontura edozein herritan zerbait antolatzen, eta esango dizutena da Jai Batzordeari baimane eskatzea, horretarako bait dago urtian zehar Altzibar guztiantzat jaiak antolatzen. Eta Jai Batzordea auzotar guztiontzat dago zabalik, bakoitzak beren ideaik eta laguntza eman dezan.
Eta azken gauza bat, gauzak ondo egin ezkero, eta Jai Batzordearekin ados geratuz, bi ekintza horiek (kontzertua + magia…) sartu zitezkeen jaietako programan.
Kaixo, Aitziber naiz, ezagutu behar nauenak ezagutzen nau. Ez zait Anonimatoa gustatzen. Badira urte batzuk Altzibarko Jai batzordean hasi nintzela. Garai hartan Gaztelekuko gazteek Jai batzordean parte hartzen zuten beste guztiok bezalaxe. Proposamenak egin, txosnatarako eskariak konpartitu,ekintzak antolatu,… Garai hartan gainera, Gaztelekuak, bere txosnatik ateratzen zuen diruaren zati bat ematen zion Jai batzordeari jaiak bere osotasunean antolatzen jarraitu ahal izateko. Pimeran! Ez zegoen inolako arazorik. Ordutegiak adosten ziren, tokiak,… Baina bapatean, Kitto harremana! Ni ez naiz errudunak edo arrazoiak aipatzen hasiko, guztiok izango baikenuke zer esana. Kontua da, azken urteotan Jai batzorderako deialdia beti bezala irekia eta publikoa izan bada ere, Gaztelekuak ez duela parte hartu. Azkena, egun hauetan eztabaidagai dagoen kontua da. Konponbidea erraza da. Batetik, dagoeneko antolatuta dagoen guztia aurrera eraman ahal izateko eta inork inori trabarik ez egiteko, ados jartzea. Bestetik, eta hau da niretzat garrantzitsuena, ezinikusiak eta tontokeriak alde batera utzi, eta lehen egiten genuen moduan, denon artean Jai batzordea antolatu, eta bakoitzak zer egin nahi eta ahal duen kontuan hartuta, JAI ZORAGARRIAK ANTOLATZEN JARRAITZEA. Ziurtatu dezaket gainera, Jai Batzordean parte hartzen dugun guzti-guztiok auzokideek jaietan partehartze handiagoa izateko desiatzen egoten garela. Jaiak ez dira inorenak, baina edozein auzo edo herritan egiten den moduan, Altzibarren ere, jaiak antolatzearen ardura Jai Batzorde batek hartzen du. Talde horretan, pertsonek eta taldeek hartu dezakete parte, eta hori da bilatzen duguna: PARTEHARTZEA. ANIMO, GAZTIAK, EZ HAIN GAZTIAK, ZAHARRAK eta ZAHARRAGOAK. OHARRA: Gogoratu tanborradako ensaioak astearte eta ostegunetan direla (20:00), eta 3 besterik ez direla geratzen.
kaixo denoi:ez zait iruditzen horrenbesterako sortutako gatazka gaztelekuren antolaketa dela eta,aurreko iruzkiñak irakurri ondoren nere ikuspuntua hauxe da;inbidia arazo bat dagoela jai batzordearen aldetik,gaztelekuren antolaketa eta mugimendu ezin hobeta dela eta,neri oso ondo iruditzen zait beraien programan gazteentzako gauzak egitea,kontzertuak,…jai batzordeak ez duelako gazteentzako ezer egiten ,eta gazte asko gara,edo….Modesto rock kontzertu bat da????
Dirudienez Gaztelekuko jendeak aldatu egin du bere jaientzako “programa”. Mugimendu honekin ikus daiteke Gaztelekuk ados dago entendimendu batera heldu behar dela Jai Batzordearekin, ea hurrengo urterako hasiera batetik elkar egiten duten lan,Altzibarko jai on batzuk prestatzeko.
Hala ere aren egitarauan gazteentzak
Dirudienez Gaztelekuko jendeak aldatu egin du bere jaientzako “programa”. Mugimendu honekin ikus daiteke Gaztelekuk ados dago entendimendu batera heldu behar dela Jai Batzordearekin, ea hurrengo urterako hasiera batetik elkar egiten duten lan,Altzibarko jai on batzuk prestatzeko.
Baina egia esan gazteentzako zerbait prestatzen zuen bakarra Gaztelekua izan da eta ez Jai Batzordeak.
dirudienez “zaharleku kanpora” bezela sinatzen duen pertsona, batzordeko norbait dela,irakurri daitekenagatik.
Gero esaten dute batzordekoek ez daudela Gaztelekuren kontra, jai!!!
Ba ez, ez naiz Jai Batzordekoa, baina izana naiz eta baita gaztelekukoa ere, eta Jai Batzordea, ez dago Gaztelekuaren aurka, baina agian Gaztelekua bai dago Jai Batzordearen aurka… Eta Altzibarren urte batzuk arte, beti egin dira Rock kontzertuak, Jai Batzordeak antolatuak, bertan kontzertu hauek gustoko zuten jendea egon den bitartean, baina antolatzen diren jaiak gustoko ez dituenak, badaki zer egin behar duen, urtian zehar antolatzen diren bileretara azaltzea, eta bertan proposamenak eta lana egitea, eta ez bakoitzak gustoko duena antolatuz nahi duenean eta nahi duen lekuan. Altzibar auzo bat dela eta ez hiri bat, eta ez dago lekurik ezta jenderik, bi ekintza batera egiteko. Eta oso erraxa dena da, jaiak kritikatzea, baina hauek antolatzeko laguntza eskatzeko garaian, jendea ixilik geratzea eta ez laguntzea.
altzibarko gazte bat naz eta bizilagun haserretuakin ados nago. jai batzordeak inbidia besterik ez du gaztelekuak sekulako bizitasuna lortzen ari baitu;gaztelekuak gazteei begira egin du lan, gazteek antolatua eta gazteentzako zuzendua. gañea lehen batzordea eta gaztelekua elkarrekin lan egiten zutenean gaztelekuk lortutako diru zati bat beti batzordeari ematen zitzaion, bale, baina diru hori zenentzat geratzen zen? jaiak antolatzen jarraitzeko zuzendua zegoen ala BATZORDEKOAK BENEFIZIATZEKO?
orain batzordekoak gaztelekua independienteki lan egiten ari dela salatzen du eta are gehiago jaietako programan gaztelekuk antolatutako guztia ez du argitaratu. zein dabil zeinen kontra??
batzordekoek urtero ari dira protestaka jaiak prestatzeko jendea behar dutela esanez, baina gero norbait antolaketan sertzean ez badu “kabeziyak” esaten dutena egiten…malo.kontraesanetan daude! jendea zertarako behar dezue,ordenak emateko?zuek esaten duzutena egiteko? zuen modura antolatzeko?
gaztelekuak jaiak antolatzeko beste modu baten berri eman digu, agerian utzi dute batzordeaz aparte jaiak egiteko moduak eta gogoak badaudela.
gaztelekua izan da auzoan gazteetaz arduratu den bakarra eta horrexegatik haiek egindako ekimenen alde nago.
ANIMO GAZTELEKU ez utzi Maite eta bere konpintxe hoiengatik zapaltzen!
Ez zea ezertaz enteratu, argitzen saiatuko naiz;
1.- Gaztelekuak ateratako diruaren zati bat Jai Batzordeari eman behar zion (ez dela berdina, zergaitik urte asko dira ez diola ezer eman), txozna jartzeagatik, baina beti izan du aukera dirua eman beharrean, lanarekin ordaintzeko, eta elkarrekin egin denean lana, ez zaie kobratu. Eta zenentzat geratzen zen diru hori ez dur uste merezi dunik erantzutea.
2.- Programan ez bada Gaztelekuak antolatu duena jarri, izan da Jai Batzordeak ez zekielako ezer, eta bukaeran jarri diren kartelen bidez enteratu delako, eta programa aspaldi zegoen inprentan.
3.-Noski jendea behar dela lana egiteko, baina ez traba egiteko. Normala iruditzen zaizu ordu berean Altzibarko plazan eta gaztelekuko txoznan bi kontzertu batera egotea? Bata besteari estorbu egingo diote.
4.-Gaztelekua Jaiak antolatzeko beste modu bat aurkitu badu, zergaitik ez ditu jaiak antolatzen? zeren urtero eskeini zaio aukera hori eta inoiz ez du nahi izan. Ah klaro, zeren eta oso erraxa delako txozna bat eta kontzertu bat antolatzea, baina zergaitik ez da arduratzen jai guztian antolaketaz?
5.-Gaztelekua gazteetaz arduratzen bada, zergaitik ez ditu ekintzak antolatzen urtian zehar? bakarrik jaietan, Jai Batzordekoen lanaz aprobetxatuz noski, errexago bait da.
Ala gazte, segi horrela pentsatzen, eta ikusiko dezu zenbat urtez dituzun Altzibarren jaiak, zeren eta zihur egon, Jai Batzordekoek, batzordea uzten badute, ALtzibarren Jaiak bukatu egingo direla.