ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Haurtzaro Saskibaloi Taldea

SaskibaloiaHaurtzaro Saskibaloi Taldea irabazle suertatu zen Aloña-Mendi oñatiarren aurka, 71 eta 53. Garaipen honekin oiartzuarrak lehen maila erregionalera igoko dira. Azkeneko jardunaldian garaipena lortuz gero, sailkapeneko lehen postuan igoko lirateke gainera.

Taldea, partiduaren garrantziaz jabetuta, hasieratik ibili ziren lanean garaipena lortzeko. Oiartzuarrak 7 jokalarirekin bakarrik moldatu behar izan arren, gogor aritu ziren defentsan oñatiarrak geldiaraziz (16-4 10. min).

Bigarren laurdenean, Aloña-Mendi berrindartu zen 2 eta 8ko partziala lortuz 5 minututan. Hala ere, hiruko marratik izandako abileziak edozein estutasun desagerrarazi zuen bertakoen artean (32-22 20. min). Hirugarren laurdenean Josean Salgado entrenatzaileak defentsa zonan antolatu zuen oñatiarrak ustekabean harrapatuz berriro ere. Honela, talde oiartzuarrak abantaila nahikoa hartu zuen azkeneko laurdenean eroso aritzeko. (49-32 30. min).

Azkeneko laudenenan bi taldeek saskirapen jarraiak izan zituzten. Haurtzaro Saskibaloi Taldeak polikiroldegiko armailak betetzen zituzten jarraitzaileekin gozatu zuen lortutako igoera. Josi Gonzalez etxeko pibotak saskipean izandako borroka azpimarratzea beharrezkoa da, izan ere partiduko saskiratzaile nagusia izan baitzen.

Saskiratzaile: Iker Arias (4), José Miguel Astinza (3), Ugutz Lecuona (5), Asier Jáuregui (10), Mikel Arabolaza (20), Josi González (29), Eber Dosil (-).

Hurrengo jardunaldian (maiatzak 19, larunbata) Haurtzaro Saskibaloi Taldea Ainhoa Taberna lasartearraren aurka neurtuko da, Lasarte-Oriako polikiroldegian arratsaldeko lauretan. Bestalde, kadeteek denboraldiko azken partidua jokatu zuten Tolosa K.E. taldearen aurka galduz 37 eta 67.