ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Euskal Herriko Unibertsitateko Udako ikastaroak

Uda Ikastaroen XXVI. edizio hau, Ikastaroen Zereginak biltzen duen ideiarekin bat etorriz, prestakuntza zabalerako aukera gisa planteatzen dugu, bizitza osoan zehar garatu beharreko ikaskuntzaren ildotik, etengabe aldatzen ari den mundu honetan desio genukeen etorkizun horretarako ekarpenen bat egin asmoz.

Aurtengo edizioaren egitarauak, Ikastaro, Mintegi, nazioarteko Elkargune, Eskola, Jardunaldi profesional, Tailer eta Kongresuak bilduko ditu eta ondorengo lau ataletan banatuko dugu:

BIZITZEKO IKASTEN

· Osasun Zientziak
· Psikologia
· Kirola
· Pentsamendua eta sorkuntza Euskal Herrian
· Historia
· Hizkuntzalaritza eta literatura
· Enologia

ELKARREKIN BIZITZEKO IKASTEN

· Zuzenbidea
· Gizarte zientziak
· Informazio zientziak
· Hirugarren mundua

AURRERA EGITEKO IKASTEN

· Garapen jasangarria eta Ingurumena
· Zientzia eta Teknologia
· Arkitektura eta Hirigintza
· Ekonomia eta Enpresa
· Atzerritarrentzako Hizkuntzak
· Eskolak
· Nazioarteko Elkarguneak
· Tailerrak
· Jardunaldi Profesionalak
· Kongresuak

IRAKASTEKO IKASTEN

· Hezkuntza
· Tailerrak
· Elkarguneak
XXVI. edizioaren aukera zabal eta anitz honek, mota guztietako ikasleen (ikasle,
profesional, irakasle eta gainontzerako partaideen) beharrizan eta interesei
erantzutea du helburu.

Bertan aurkeztutako ikastaroak Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu ditu,
Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Saila eta BBVA Fundazioaren laguntzaz, bai eta beste
Unibertsitate, Erakunde eta Zientzi eta Kultur Elkarteen lankidetzaz ere.
Elkarlan-sare honi esker, Egitarau zabal, eguneratu eta anitza eskaintzeko
aukera izan dugu, ezagupenak berritu, unibertsitateko ikaskuntzak hedatu eta
gizarte eta kultur eragile desberdinen ideien elkartrukaketa ahalbidetuz.

(Iturria: http://www.sc.ehu.es/scrwwwsu/index.html)