Gaur, orain dela 30 urte, 1977ko maiatzaren 1ean, Oiartzunen emakumezko maratoiaren munduko errekorra hautsi zen. Chantal Langlacé frantziarrak, Oiartzungo II maratoian, Estatuko 43. txapelketa izanik, garai hartako emakumezkoen marka gainditu zuen.
Garai horretan maratoiak modan ziren, bai estatu mailan, bai gure inguruan. Hau ikusirik bertako zenbait kirol elkarteek maratoiak antolatzen hasi ziren, Oiartzunen esate baterako, 1976-77-78-79-80-81 urteetan antolatu ziren. Oiartzungo Lartaun Kultur Taldeak eta Herrerako Kirol Elkarteak izan ziren 1977ko urteko maratoiaren antolatzaileak, MAMUT enpresaren babesarekin.
Kontutan izan behar da, Euskal Herri osoan beste behin bakarrik hautsi dela munduko errekor bat, pertigan, 6,10 m-ekin Sergei Bubkaren eskutik. Beraz ahaztu ezin daiteken errekorra dugu Chantal Langlacé gure herrian hautsi zuena.
 (Iturria: http://www.rfea.es/web/noticias/desarrollo.asp?codigo=1237)
a ze kirol teknikaria degun oiartzunen. Oso jakituna, oso, sergei bubkak munduko pertiga jauzia hobetu zuenenan han zegoen heure anaia belodromoko harmailetan, baina errekor horrek hiru edo lau egun bakarrik irun zituen, eta noizko oiartzunen maratoi bat ego itxurazko lasterketa bat….