Aurreko artikuluan (Flickr (IV): Argazki asko batera igotzeko programatxoa jeitsi eta instalatzen), argazki mordo bat batera igotzeko programatxoa gure ordenagailuan instalaturik utzi genuen Flickr interneteko aplikazioarena:
eta oraingoan programatxo hau erabiltzen ikasiko dugu. Goazen ba!
 Programatxo honetan klik bikoitza egiten dugun lehenengo aldian honako abisua azalduko zaigu:
Authorize… sakatuz gure kontuaren datuak adieraziko dizkiogu hurrengoetan ez galdetzeko
Ok sakatu eta bamiena emango diogu programatxoari gure argazkiak irakurri eta idazteko.
 Dena ondo joan bada Success lehio hau agertuko zaigu eta gure programatxoa prest egongo da.
Programaren erabilera oso sinplea da. Berde koloreko plus-ari sakatu eta nahi ditugun argazkiak aukeratuko ditugu. Behin denak prest ditugunean Upload… botoia sakatu eta ondoren honako lehioa agertuko zaigu:
Bertan publikoak edo pribatuak izango diren eta nahi diegun etiketa jartzeko aukera emango digu. Prest eduko ondoren Finish sakatu eta listo! Automatikoki argazkiak igotzen joango da.
Bukatu ondoren azken lehio hau agertuko zaigu:
See Photos sakatu eta zure argazkiak Flickr-eko kontuan zintzilikaturik ikusteko aukera izango duzu.
Hauxe duzu Flickr erabiltzeko oinarrizko tutorialaren amaiera. Dena den interneteko aplikazio hau aukera gehiago eskeintzen ditu baina horiek hobe da, apurka-apurka, zuk aurkitzea.
Bestela ere, zalantzarik izan ezkero, idatzi lasai azpiko iruzkinetan.
More Stories
APIRILAK 23: LIBURUAREN EGUNA
UZTAILAK 15. PLANGINTZA
DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK LANGABETUENTZAT OARSOALDEAN