Haurtzaro Saskibaloi Taldeak, 5. garaipena jarraian lortu du astebukaera honetan Oñatiko Aloña-Mendi taldearen aurka 70-79. Garaipen honekin, Oiartzuarrak, sailkapenaren buruan mantentzen dira.
Â
Aste honetan berriz ere, oiartzuarrak 7 jokalarirekin aurkeztu ziren Oñatin, lesionaturik dituzten jokalari kopuru handia dela eta, baina ala ere, barneko jolalarien altuera ondo aprobetxatuz, markagailuan aurretik izan ziren hasieratik (14-21).
Â
Bigarren laurdenean, Aloña-Mendik joko azkarra egin zuen, eta hiruko jaurtiketei esker, markagailuan urbiltzea lortu zuten (26-27 15.min). Momentu horretatik aurrera, oiartzuarrek partidaren erritmoarekin egitea lortu zuten, jokaldi luzeak eginez, gehienetan saski barruan bukatzen zutelarik. Honela bigarren laurdenean ere aurretik bukatu zuten 34-38. Atsedeldia eta gero, oiartzuarrek markagailuari eustea lortu zuten, beti aurretik joanez (55-56 30.min eta 70-79 bukaeran).
Â
Oiartzuarren erasoko taldeko joko ona goraipatu behar da, ala nola defentsan egindako esfortzua.
Â
Saskiratzaileak: Iker Arias (6), Jose Miguel Astinza (3), Igor Jimeno (-), Asier Jáuregui (17), Mikel Arabolaza (29), Eneko Garro (12), Iosu Arabolaza (12).
Â
Hurrengo jardunaldian (martxoak 4), Haurtzaro Saskibaloi Taldeak, Lasarteko Ainhoa Tabernaren aurka arituko da, Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian.
Â
Haurtzaro Saskibaloi Taldearen cadete taldeak, aste honetan atsedena zuen, eta hurrengo partida Donostiako La Salle taldearen aurka arituko da Otsailak 25ean.
More Stories
APIRILAK 23: LIBURUAREN EGUNA
UZTAILAK 15. PLANGINTZA
DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK LANGABETUENTZAT OARSOALDEAN