Gazteak Ekinean 2007-2013 programa hasi da. 2007an ez da egongo otsailaren 1eko deialdirik
“Gazteak Ekinean” Europako programa 2007tik 2013ra arte egongo da indarrean. Programa berri honek 2006an amaitu zen Gazteria programa ordezkatuko du eta 15 eta 28 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, nahiz eta egintza batzuk 13 eta 30 urte bitartekoentzat ere irekita egon.
Programak bost egintza izango ditu:
Gazteak Europarekin
Europako Boluntario Zerbitzua
Gazteak Munduarekin
Gizarte-hezkuntzazko animatzaileak eta laguntza-sistemak
Lankidetza politikoarekiko laguntza
2007ko deialdia
Programari buruzko informazioa [en]. Aurten ez da egongo otsailaren 1eko deialdirik.
Gidak eta eskaerak egiteko formularioak [en] momentuz ingelesez daude.
Jardunaldi informatiboak
“Gazteak Ekinean” programaren esparru orokorra aztertzeko eta parte hartzeko eskaintzen dituen aukerak erakusteko, hainbat jardunaldi informatibo antolatu dira:
– Bilbon, abenduak 1ean, La Bolsa eraikinean.
– Donostian, abenduak 14an, Gazte Elkartegintzako Baliabideen Zentroan (CRAJ).
– Gasteizen, abenduak 15ean, Goiuri Jauregian
– Eibarren, 2007ko urtarrilean (euskaraz)
Jardunaldi hauekin, infromazioa eskaintzeaz gain, parte hartzea eta proiektuak bultzatzea sustatu nahi da etorkizun hurbilean eta, era berean, oinarrizko informazioa jasotzea Nazioarteko Elkartrukeak, taldekako gazte ekimenak eta Europako Boluntariotza Zerbitzuaren proiektuei buruz. Gainera, kasu eta esperientzia praktikoak ezagutzeko aukera ere egongo da.
More Stories
APIRILAK 23: LIBURUAREN EGUNA
UZTAILAK 15. PLANGINTZA
DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK LANGABETUENTZAT OARSOALDEAN