ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

IT Txartela, egiaztagiri erabilgarria

IT TxartelaIT Txartela, Informazioaren Teknologietan oinarrizko Gaitasuna Ziurtatzeko Sistema bat da, eta pertsona batek tresna informatikoak eta Internet erabiltzeko dauzkan ezaguerak egiaztatzen ditu.

Objetiboki ebaluatzeko sistema bat da honakoa eta Informazioaren Gizartean moldatzeko daukaten gaitasuna egiaztatu nahi duten Euskadiko hiritar guztiei zuzenduta dago.

IT Txartelak hainbat urte daramatza indarrean Euskadin SPRIk (Industri Sustapen eta Birmoldaketarako Sozietatea) kudeatuta eta KZgunea zentroen lankidetzarekin. Hain zuzen ere, KZgunea zentroetan txartel hau eskuratzeko azterketak egin daitezke, bere 30 modulu ezberdinetan.

Modulu bakoitza gainditzen duten pertsonek dagokien egiaztagiria jasotzen dute beraien etxeetan eta txartel pertsonalizatua (IT Txartela) zeinetan, atzealdean, gainditu den ezagutza maila zehazten den.

Adibide bezala, nabarmendu behar da Pasaia eta Ermuko udalek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, bakoitzak bere aldetik, lan eskaintza publikoak iragarri dituztela orain dela gutxi, eta bertan, informatika ezagutzak erakutsi behar dituzte hautagai guztiek. Lau kasuetan nahikoa izango da IT Txartela aurkeztea eskatzen den maila egiaztatzeko.

(Iturria: http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-2246/eu/contenidos/informacion/it_txartela/eu_16296/it_txartela.html)