Aurreko batean (Begirale edo zuzendari izan nahi duzu?), begiraleentzako ikastaroen berri eman genuen: parte hartzeko baldintzak, ikastaroaren ezaugarriak eta abarrekin. Oraingoan informazio gehiago doakizue: Haur eta gazteen aisialdirako begirale titulua eskurazteko ikastaroetan parte hartu nahi dutenentzat zabalik dago 2006-2007 ikasturtean matrikulatzeko epea.Une honetan Euskadin hogei eskola dira titulu hau emateko gaitasuna dutenak. Beraz, begirale titulua eskuratu nahi duzuenok zuzenean eskola horietako batekin jarri harremanetan.Gogoratu, baldintzetako bat 18 urtetik gora izatea edo matrikulazio-urte barruan adin hori betetzea dela. Hala ere, eskolak berak eska ditzake baldintza osagarriak.Ikastaroa atal bitan dago banatuta: trebakuntza-aldi teorikoa eta praktikoa. Ikastaro hauetan, besteak beste, adierazpenak, suspertzea, natura-arloko pedagogia, ingurumen-heziketa, talde-dinamika, aisialdiari buruzko soziologia, pedagogia, psikologia, parte hartzea eta heziketa-jarduera aisialdian bezalako gaiak lantzen dira.
1 thought on “Aisialdirako begirale titulua eskuratzeko ikastaroen matrikula epea zabalik dago”
Utzi erantzuna
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Informazioa bilatzen hari naiz eta ea lagundu ahal niozu. begirale izateko titulua eduki nahi dut baina ez dakit matrikula epea. lagunduko niokezu?