Jakingo duzunez Aldaketa Klimatikoaren gain, gure hirietako garraio ereduak eragin zuzena du. Kotxearen erabilera masiboak, gure airearen kalitatea murrizteaz gain, bestelako eraginak dauzka gure egunerokotasunean; auto-pilaketak, istripuak, osasun arazoak, etab. Ildo horretan, eta 2005ean Kiotoko Protokoloa indarrean sartzearekin batera, Aldaketa Klimatikoan eragin negatiboa duten hainbat jarduera murriztu nahi dira. Oarsoaldean ere, Aldaketa Klimatikoa saihestu dadin, beti ere garapen iraunkorra helburu izanik, lanean ari dira Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalak. Oarsoaldeako Udaltalde 21ak zure eskuetan jarri nahi izan du, gure eskualdeko bidegorria ezagutzera eman asmoz argitaratu duen liburuxka. Bertan ikusi ahal izango duzu Gipuzkoako bidegorririk luzeena nondik nora hedatzen den. Animatu eta ezagut ezazu zeure bidegorria, bai aisialdirako, erosketak egiteko, lanera joateko edo garraio publiko ezberdinetara gerturatzeko. Modu honetan, ingurumen egoera hobetzen lagunduko duzu.
Zeuk alderatu:
- Bizikletak eskatzen duen kontsumo energetikoa auto batek eskatzen duena baino 50 aldiz txikiagoa da.
- Ez du kutsatzen, eta isila da, eta aldi berean norberaren zein guztion osasuna hobetzen du.
- Bide azpiegituren eraikitze eta mantentze lanen eta zirkulazioaren erregulatze lanen gastu kolektiboak aztertuz gero, bizikleta erabiltzeak garraio ahalmen berdinerako motoredun ibilgailuek baino 10-20 aldiz gutxiagoko inbertsioa eskatzen du.
- Erabil erraza da ia edozein adinatan eta ia edozein forma fisikorekin, merkea izateaz gain.
- Bost kilometrorainoko distantzietako hiri barruko atez ateko desplazamenduetan garraio modu azkarrena izaten da bizikleta.
- Bidegorri batek 10 aldiz handitzen du autoentzako errepide baten kapazidadea.
Â
Â
Â
Â
Oarsoaldeako bidegorriak
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Â
Oiartzungo bidegorria
Â
Â
More Stories
APIRILAK 23: LIBURUAREN EGUNA
UZTAILAK 15. PLANGINTZA
DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK LANGABETUENTZAT OARSOALDEAN