Begirale edo zuzendari titulua atera nahi duzuenentzat hemen duzue informazio guztia. Azpiko esteketan ere informazio gehigarria duzue:Â
BEGIRALE TITULUA
SARTZEKO BALDINTZAK :
– 18 urtetik gora izatea, edo, matrikulazio-urte barruan adin hori izatea.
– Kasuan kasu eskolak berak eska ditzakeen baldintza osagarriak betetzea.
EDUKIAK :
Trebakuntza-aldi teorikoa
Gai teorikoek 160 orduko iraupena dute gutxienez.
Gai teknikoek berriz, 60 orduko iraupena dute.
Trebakuntza-aldi praktikoa
Era trinkoan edo era sakabanatuan egiteko aukera dago. 120 orduko iraupena dute.
Matrikula-epea irailean izaten da.
Â
ZUZENDARI TITULUA
SARTZEKO BALDINTZAK :
– 21 urtetik gora izatea, edo matrikulazio-urte barruan adin hori izatea.
– Ikastaroaren hasieran, Aisialdiko Begirale izateko agiri ofizialaren jabe izatea.
– Bigarren Heziketaldia edo horren baliokide den beste mailaren bat gaindituta izatea edo,
kanpotik etorriz gero, jatorrizko estatuko hezkuntza-sisteman horren pareko dena.
EDUKIAK :
Trebakuntza-aldi teorikoa
Gutxienez 100 orduko iraupena du.
Trebakuntza-aldi praktikoa
Era trinkoan eta era sakabanatuan bete daiteke hau, baina beti ere, trebakuntza-aldi
teorikoa bukatu eta hurrengo urteko iraila baino lehen bete behar da.
Matrikula-epea irailean izaten da.
NON ATERA?
. HENRY DUNANT DONOSTIA 943 276811 www.cruzroja.es
. URTXINTXA DONOSTIA 943 270033 www.aisia.net
. HEZKIDE DONOSTIA 943 31147 www.hezkide.org
. EZIKO DONOSTIA 943 217413 www.ezikoudalekua.net
. TRAKETS ERRENTERIA 943 517297 www.ekinbi.com
. LARRUNARRI DONOSTIA 943 473108 larrunarrieg@euskalnet.net
. MUNDO NUEVO DONOSTIA 943 457511 mundonuevo@euskalnet.net.
Â
1 thought on “Begirale edo zuzendari izan nahi duzu?”