ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Oposizioak prestatzen ari al zara?

Oposizioak prestatzen ari al zara?JAKIN BEHAR DUZUN GUZTIA…
NONDIK HASI, INFORMAZIOA NON JASO, BALIABIDEAK…

1.- Deialdiei buruzko informazioa nola eskuratu.
Edozeinek lor dezake deialdiei buruzko informazioa Aldizkari Ofizialen bitartez eta Interneten ere kontsulta ditzake.

Aldizkari Ofizialak: Administrazioak argitaratzen dituen aldizkako argitalpenak dira: Estatuko Aldizkari Ofiziala (BOE), autonomia-erkidegoetako aldizkari ofizialak, aldizkari probintzialak eta udalen aldizkariak. Horietan agertuko dira Espainiako lurralde osoan izangai batek parte har dezakeen aukeraketa-prozesu desberdinak arautzeko oinarriei buruzko informazio osoa; beraz, aldizkari horiek aurkitu eta irakurtzea funtsezkoa da eduki hauei buruzko informazioa lortzeko, Administrazioa bera baita bide honen bitartez plaza desberdinetarako deialdiak egin eta argitaratzen dituena.

Internet: Izan ere, administrazioaren argitalpenetako informazio hori guztia lortu ahal izatea da edozein plazarako oposizioak egin nahi dituen pertsona batek aurkitzen duen zailtasuna. Gaur egun, aldizkari ofizial gehienak Interneten eskura daitezke egunero. Horrek inprimatutako formatuan bilatzeak dakarren arazoa konpontzen du neurri batean, aukeraketa-prozesuetan parte hartzeko epeak galtzeko arriskua saihesten baitu.

Oposizio-dosierra: Gaztegunean astero eguneratzen den oposizio-dosier bat aurki dezakezu. Bertan Gipuzkoako, Nafarroako, Bizkaiko, Kantabriako eta Errioxako administrazioetako laneskaintzak aurkituko dituzu. Dosier hori Internet bitartez ere ikus dezakezu honako web orri honetan: www.e-informazioa.net/oposiciones/indice.pdf

Aldizkari desberdinetan banatutako informazio hori eskuragarriagoa izan dadin, MAD argitaletxeak doako harpidetza bitartez informazioa emateko sistema bat du bere web orrian (www.mad.es). Sistema honek, helbide elektronikoa emateko baldintza bakarrarekin, titulazio profil eta eremu geografiko jakin batzuekin alta emateko aukera eskaintzen dio edozein
erabiltzaileri eta, horrela, interesatzen zaizkion oposizioei buruzko informazioa jasoko du, aldizkari bakoitzean bilatzen ibili gabe (ia 70 argitalpen ofizial daude). Horrela, erabiltzaileari Aldizkari Ofizialaren orrialdeak, argitaratutako oinarrien laburpen bat eta aurkeztu ahal izateko epeak eta baldintzak igortzen dizkiogu eta, nola ez, aukeraketa-proba desberdinak arrakastaz gainditzeko beharrezkoak dituen materialak ere.

Aukera hau da oposiziogileen artean arrakasta handiena izaten ari dena, behar duen informazio guztia erosotasunez eta azkar, garaiz, gastu ekonomikorik gabe eta inora joan beharrik gabe, lor dezaketelako. Gainera, erraz erabil daiteke eta oso baliagarria da oposizio batean edo gehiagotan interesatuta dauden pertsonentzat.

2.- Oposizio bat aukeratu eta prestatzen hasi aurretik zer baloratu behar den.
Oposiziogileak prestatu behar den ikasgai-zerrenda edo programa ofiziala baloratu behar du, bai eta beste proba batzuk gainditu beharra ere. Haiek ikasi eta gainditzea izango dira enplegu hori lortzeko giltzarria.

Gainera, sarbide-sistemak nola funtzionatzen duen ondo ezagutu behar du eta, ondorioz, ondokoak baloratu behar ditu:
Lehiaketa-fasean puntuak lortzeko benetako aukerak.

Plazak sarbide librekoak diren ala ez.

Plaza-kopurua.

Probak prestatzen igarotako denbora; ikasketa-plan errealista bat eginez.

Beste balio bat, aurrekoak bezain garrantzitsua dena, norberak duen titulazioa eta probetan parte hartzeko behar dena da. Azken honek, ordea, ez du eragozpena izan behar probetan aurkezteko, maiz eskatzen den titulazioa eskolatze-ziurtagiria edo eskola-graduatua baita.

Azkenik, lanbide bat lortzea azpimarratu behar da. Administrazioak plaza-aukera zabala eskaintzen du: peoiak, igeltseroak, zaintzaileak, osasun-alorreko langileak, teknikariak edo goimailako langileak, etab. Enpleguen dibertsifikazioa ikaragarria da.

3.- Pertsona batek oposizioak egiteko dituen arrazoiak eta Administrazioko irakaskuntza aukeratzeko dituenak
Oposizioak egiteko arrazoi nagusia enplegu egonkor bat lortzea da, lan-egoera hobetzeko edo, goi-mailako kidego eta graduetara iritsiz, gora egiteko.

Irakasleen kasu berezian, arrazoi horiei bokaziozko oinarria gehitu behar zaie. Hau berez da erakargarria eta Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako maisu-maistra edo irakasle izateko oposizioak egiten dituztenen arrazoi nagusia.

Bestalde, irakasleak deialdi horien urtean behingo edo bi urtean behingo aldizkakotasuna ezagutzen du eta, batez ere, badaki plaza-kopuru handi bat profil oso zehatza duten langileentzat eskaintzen dela.

4.- Oposizioak prestatzeari uzteko arrazoi nagusiak
Arraroa da oposizio bat prestatzea erabakita duen eta horretaz ziur dagoen pertsona batek bertan behera uztea; beraz, bi ezaugarri horiek ez izateak (erabakitasuna eta ziurtasuna) bultza dezake norbait amore ematera.

Etsitzeko beste arrazoi batzuk ere badira, esate baterako: diziplinarik ez izatea, ikasgai zerrenda trinkoegi eta luzeegia eta prestaketari behar adina denbora ez eskaintzea.

5.- Oposiziogilearen profila
Lanerako eta ahaleginerako gaitasunarekin batera, diziplina, irmotasuna eta antolaketa duen pertsona bat da eta epe ertain edota laburrera helburu bat du: oposizio batzuk gainditzea iraupen-lasterketa bat da.

6.-Ikasteko teknikak eta ikaskuntza-estrategiak.
Aldez aurreko lehen estrategia automotibazioa da: norberak behar hainbat ahalegintzeko, estudiatzeko eta ikasteko gaitasuna duela jakitea. Nork bere gaitasunean konfiantza izan behar du.

Bigarren estrategia da bakoitzak duen denbora antolatzea, lanerako aztura hartuz eta denbora hori denbora libreari egokituz.

Hortik aurrera, ikasketari ekiteko gomendagarriak dira ondokoak:

Errazenetik hastea, hau da, aurreko ikasketa edo lanetatik gogoratzen direlako neurri batean ezagutzen diren gaietatik hastea. Gai horiekin azkarrago aurreratzen da hasieran eta horrek dezente animatzen du.

Gai bakoitzaren gidoia edo laburpena egitea.

Aurrerapenak errepasatzea azterketa edota test txikiak eginez.

Programa multzotan banatu eta edukiak etengabe berrikustea.

7.- Oposizio batzuk prestatzeko dauden baliabideak.
Oposiziogile batek bilatzen duen lehena aldizkarietan argitaratutako programa ofizialari zehatzmehatz lotzen zaion gai-zerrenda bat da. Zerrenda hori lortu eta baloratu ondoren, material osagarria bilatuko du probak prestatzeko: gai-zerrenda errepasatzeko testak, azterketasimulazioak, psikoteknikoak, legeria eta bete nahi duen lanpostuarekin erlazionatutako informazio guztia.

Duela urte batzuetatik hona asko erabiltzen den baliabide bat da Interneten on line ikastaroak edo ikasgela birtualak bilatzea; izan ere, sareari konektatzearekin bakarrik, oposiziogileak tutore pertsonal bat, foroak, azterketak, prestatzeko materiak eta presentziazko akademia batek eskain dezakeen informazio guztia izan dezake (azterketa-datak, lehiaketa-faseko puntuak, epaimahaiak, etab.).

Bibliografia gomendatua:

“Ganar Oposiciones. El éxito de la Experiencia”8.- Nor bere kasa prestatzea edo ikastegi batera joatea.
Bi aukerak dira baliagarriak
Bi aukerak dira baliagarriakBere kasa prestatzea erabakitzen duen oposiziogileak testuak baloratu behar ditu –kalitatea, egileen prestigioa eskatu- eta irmotasun handia beharko du. Bestalde, aukera hori merkeagoa da eta, gaur egun, prestatzeko behar dugun guztia aurkitzen dugu liburuetan.

Bi aukerak dira baliagarriak erabakitzen duen oposiziogileak testuak baloratu behar ditu –kalitatea, egileen prestigioa eskatu- eta irmotasun handia beharko du. Bestalde, aukera hori merkeagoa da eta, gaur egun, prestatzeko behar dugun guztia aurkitzen dugu liburuetan.Akademia batera joatea erabakitzen duenak badaki gastu handiagoa izango duela, baina horren truke bere aurrerapenen eguneroko kontrola, garaiz jasotako beharrezko informazioa eta, batez ere, jarraitu ahal izateko gida bat izango dituela.

Aukera bat zein bestea egin, azken batean oposiziogileak bakarka prestatu behar du. Horrek nolabaiteko estutasuna eragin dezake sumatzen duen bakardadearen ondorioz. Baina edozein kasutan bi aukera horiek egokiak direla jakin behar du.

9.- Ikasketa-plan bat nola egituratu.
Opositatzeko ikastea ahalegin pertsonala eskatzen duen zeregina da, baina ondoko urratsei jarraituz gero, azken helburua betetzea lortzen da:

Hasteko, ikasi behar den material guztia biltzea.
Zeregin horri eskainiko zaion denbora librea baloratzea.
Ikasketa-plan bat egitea…
….eta
BETETZEA

Horrek guztiak izangaiak irmotasuna izatea eskatzen du.