ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

2006ko Xanistebanetako egitaraua

Oiartzungo Udalak, Herri Elkarteen laguntzaz eta bere zaindari Done Ezteberen ohoretan, abuztuaren 2, 3, 4, 5 eta 6rako eratu duen

JAI ETA KULTUR EKINTZEN EGITARAUA

 ABUZTUAK 2 Asteazkena

Arratsaldeko 16:30ean:  Auzoz auzoko XXV. ibilaldia: SOINU JOTZAILE, TXISTULARI eta musikari gazteen talde bat ibiliko da auzoz auzo, Xanistebanak hastera doazela iragarriz.
Antolatzailea: Lartaun KJKE elkartea.

Arratsaldeko 20:00etan: Jaiei hasera emango zaie kanpai-soinu alaitsuekin. ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK herriko kaleetan zehar ibiliko dira, herriko txistularien laguntzaz.

Gaueko 22:00ean: ZINEMA KALEAN, Landetxeko Plazan. Spykids haurrentzako filma izango da.
Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa.

Gaueko 23:30ean: Dantzaldia TXIMELETA taldearekin, Done Eztebe plazan.

Gaueko 01:00etan: Jaien hasiera ospatzeko, BRINDISa, Kataxulo Gaztetxian.
Antolatzailea: Kataxulo Gaztetxia.

 

 XANISTEBAN EGUNA

 ABUZTUAK 3 Osteguna

Goizeko  07:00etan:   SOKAMUTURRA-Zezenketa, Beheko Plazan.
Antolatzailea: Ergoiengo Jai Batzordea.

Goizeko 09:00etan:  GOIZ ERESIA, Lartaun Txistulari Taldearekin.

Goizeko 11:00etan:  HERRI MEZA NAGUSIA, Done Eztebe Parrokian. Lartaungo eta Parrokiako abesbatzek mezan parte hartuko dute beren abestiekin.

Ondoren: TXISTU-KONTZERTU Herrikoia, Kontzejupean:

Indalezio Bizkarrondo BILINTX-en jaiotzaren 175. urteurrena dela eta, bere omenezko kontzertua. Bere doinurik eta bertsorik ezagunenak inguruko herrietako txistularien eskutik, Jon BERGARETXE, Maria MENDIZABAL, Alaitz GURIDI eta Iñaki GOÑI abeslarien, Jon MARTIN bertsolariaren eta Mikel MENDIZABAL esatariaren laguntzarekin.

Eguerdiko 12:00etan: Haurtzaro Ikastolako Plazan, UME ETA GAZTEENTZAKO PARKEA (kart-ak, gaztelu eta txirrista puzgarriak, grand prix berezia, ludoteka txikia, altxorraren uhartea, pilotak dituen etxetxoa eta presioa duen mendia). Den-dena doan, 3 urtetik 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat.
Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.

Eguerdiko 12:30ean:  POTTOKAK ETA ZEZEN TTIKIAK, Beheko Plazan.
    Antolatzailea: Ergoiengo Jai Batzordea.

Eguerdiko 13:00etan:  PILOTA PARTIDA ikusgarria, Udal Kontzejupean.
    Goñi II-Atano XIII
Antolatzailea: Oiarpe KE

Arratsaldeko 17:00etan: Haurtzaro Ikastolako Plazan, HAURRENTZAKO ETA GAZTEENTZAKO PARKEA (bigarren saioa).

Arratsaldeko 17:00etan: Elorsoro kiroldegian, Oiartzungo Auzoen Arteko XX. SOKATIRA TXAPELKETA.
Antolatzailea: Artaso Elkartea.

Arratsaldeko 18:00etan: ERRALDOIEN KALEJIRA Oiartzungo herrian zehar, Landetxeko Plazatik abiatuta.

Arratsaldeko 18:30etan: Oiartzun eta Astigarraga arteko herri kirol probak Elorsoro Kiroldegian.
    Antolatzailea: Girizia Soka-Tira taldea.

Arratsaldeko 19:00etan: Oiartzualdeko X. HERRI KROSA: irteera Landetxeko Plazatik.
Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa.

Arratsaldeko 19:30ean: Pilota partida ikusgarriak Asegarce etxeko pilotari profesionalekin, Madalensoro pilotalekuan.
Antolatzailea: Oiarpe KE eta Oiartzungo Udala.

Gaueko 22:00etan:  Rock Jaialdia, Done Eztebe plazan, honako taldeokin:

Chokolhate
Naiz Roxa
Sorkun
La Kinky Beat
Antolatzailea: Kataxulo Gaztetxia.

Gaueko 22:30ean: Oiartzungo HAURTZARO eta Lezoko MURIXKA DANTZA TALDEen emanaldia, Elorsoro kiroldegian.
Antolatzailea: Haurtzaro Dantza Taldea.

Gaueko 24:00etan: “SABOR DEL CARIBE” talde kubatarrarekin dantza eta musika saioa Landetxe Plazan.

 

 BASERRITAR EGUNA

 ABUZTUAK 4 Ostirala

Goizeko 09:00etan:   GOIZ ERESIA, Lartaun Txistulari Taldearekin.

Goizeko 10:00etan:  Beterriko XVI. ARDI GAZTA LEHIAKETAren hasiera, Done Eztebe plazan. Artzainen gaztak jasotzea.
Antolatzailea: Intxixu-AEK Euskaltegia.

Goizeko 10:00etan: Oiartzungo XI. KALEKO MARGO LEHIAKETA herrian zehar, Done Eztebe plaza inguruan.
Antolatzailea: Margosoro Pintura Akademia.

Goizeko 10:00etan: IDI DEMAren lehenengo txanda, Beheko Plazan. Oiartzungo Harria erabiliko da (2.000 Kg-koa). 1.100 Kg-tik gorako pisua duen idi pare bakoitzak 1,5 Kg-ko gain-zama hartu beharko du gainditzen duen kilo bakoitzeko.
Antolatzailea: Altzibarko Bilera Elkartea.

Goizeko 11:00etan: ZAHARREN EGOITZARAKO BISITALDIA, Haurtzaro Ikastolako Dantza Taldearekin, txistulariekin eta trikitilariekin.
Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.

Eguerdiko 12:00etan: BERTSOLARIAK Doneztebe Plazan: Xebastian Lizaso eta Angel Mari Peñagarikano.
Antolatzailea: Oiartzungo Bertso Eskola.

Eguerdiko 12:30ean: Beterriko XVI. ARDI GAZTA LEHIAKETA, Done Eztebe plazan. Sari banaketa.
Antolatzailea: Intxixu-AEK Euskaltegia.

Eguerdiko 13:30ean:  Oiartzungo XI. KALEKO MARGO LEHIAKETAren sari banaketa, Udal Areto Nagusian.
Antolatzailea: Margosoro Pintura Akademia.

Eguerdiko 14:00etan: Oiartzungo Udalak BAZKARI GOXO BAT ESKAINIKO DIE HERRIKO JUBILATUEI Gurutze Berri jatetxean, Gazte Izanak eta Done Eztebe Parrokiaren laguntzaz. Ondoren, bertsolariak eta musika izango dira, nahi duenak dantza egin dezan.

Arratsaldeko 17:00etan: IDI DEMAren bigarren txanda.

Arratsaldeko 17:00etan: Oiartzungo Emakume Taldeak egindako lanekin, HELDUEN TAILERREN IX. ERAKUSKETA (margoak, bolilloak, eskulanak, taila, pachwork, altzari-errestaurazioa eta abar), Kontzejupean.
Antolatzailea: Oiartzungo Emakumeen Taldea.

Arratsaldeko 17:00etan: Kale Animazioa: TXORROMORRO taldearen eskutik, Done Eztebe plazan. LUMAGORRI antzezlana emango dute.
Antolatzailea: Elizalde Herri Eskola.

Arratsaldeko 17:00etan: Oiartzungo IV. Trikitilari Gazteen Txapelketa, Landetxeko Plazan.
Antolatzailea: Haurtzaro Ikastolako Trikitixa Eskola.

Arratsaldeko 18:00etan: ERRALDOIEN KALEJIRA Oiartzungo herrian zehar, Landetxeko Plazatik abiatuta.

Arratsaldeko 18:00etan: Helduen ikastaroetako BERTSO TAILERRARREN ETA GITARRA TAILERRAREN SAIOA, Kontzejupean.
Antolatzailea: Oiartzungo Emakumeen Taldea.

Arratsaldeko 18:30ean: Oiartzualdeko XII. MARMITAKO TXAPELKETA, Landetxeko Plazan.
Ondoren: Marmitakoaren dastaketa, Landetxeko Plazan, trikitilariek alaituta.
Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa.

Arratsaldeko 19:30ean: HERRI KIROLEN JAIALDIA, Haurtzaro Ikastolako Plazan. Harri-jasotzaileak eta aizkolariak lanean.
Antolatzailea: Iturri-Berri Elkartea.

Arratsaldeko 19:30ean: ARETO-FUTBOLEKO TXAPELKETAren finalerdiak, Haurtzaro Ikastolan.
Antolatzailea: Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimendua.

Arratsaldeko 20:00etan: BERTSO MUSIKATUEN EMANALDIA, Amnistiaren Aldeko Batzordearen txosnan.
Antolatzailea: Oiartzungo Bertso Eskola eta Amnistiaren Aldeko Batzordea.

Arratsaldeko 20:00etan: Edurne Agirrezabalaren antzezlan berriaren estreinaldia, Manuel Lekuona Kultur Etxean.
Antolatzailea: Kataxulo Gaztetxia.

Gaueko 22:00etan: MUSIKA KONTZERTUA, Kataxulo Gaztetxian, Oiartzungo taldeokin:

Defoe
Lady Kotxinas
Sleepless Home
Instep
Antolatzailea: Kataxulo Gaztetxia.

Gaueko 23:00etan: Dantzaldia, LAIOTZ taldearekin, Done Eztebe plazan.

Gaueko 23:30ean:  HELDUEN DANBORRADA Oiartzungo kaleetan zehar.
Antolatzaileak: Ergoiengo Jai Batzordea eta Haurtzaro Ikastola.

 

 GAZTEEN EGUNA

 ABUZTUAK 5 Larunbata

Goizeko 08:30ean: EHIZA ZAKUR LEHIAKETA, Algorrietako gainean (Gurutze auzoan).
Antolatzailea: Bizardia Ehiza Kirol Elkartea.

Goizeko 09:00etan:  GOIZ ERESIA, Lartaun Txistulari Taldearekin.

Goizeko 09:30ean:  ZEKORRA ERRETZEN hasiko dira Done Eztebe plazan.

Goizeko 10:30etan: OIARTZUNGO GANADU ETA BASERRIKO PRODUKTUEN X. ERAKUSKETA, Done Eztebe Parrokiaren ondoan. Herrian hazten diren behi, zaldi, behor, asto, ardi, ahari, ahuntz, oilo, kapoi, txerri, untxi, ahate, antzara… eta beste abere mota batzuk erakutsiko dira eguerdi arte.
Antolatzailea: Aldeguna Elkartea.

Eguerdiko 13:00etan: Auzo guztietako gazteak Plazan elkartuta, Kalejira.
Antolatzailea: Kataxulo Gaztetxia.

Eguerdiko 14:30ean: Goizean erretako zekorrarekin, HERRI BAZKARIA, Done Eztebe plazan.
Antolatzailea: Kataxulo Gaztetxia.

Arratsaldeko 16:00etan: Infantil mailako banakako IX. XAKE LEHIAKETA, Kontzejupe plazan.
Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.

Arratsaldeko 16:30ean: AUZO ARTEKO OLINPIADAK.
Antolatzailea: Kataxulo Gaztetxia.

Arratsaldeko 18:00etan: ERRALDOIEN KALEJIRA Oiartzungo herrian zehar, Landetxeko Plazatik abiatuta.

Arratsaldeko 18:30ean: KALEJIRA Lesakako Txarangarekin.
Antolatzailea: Kataxulo Gaztetxia.

Arratsaldeko 19:30ean: XVI. ARIN-ARIN ETA FANDANGO TXAPELKETA, gaztetxoentzat, Landetxeko Plazan. Bertan Gipuzkoa osoko bikoteak lehiatuko dira.
Antolatzailea: Aldeguna Elkartea.

Gaueko 23:00etan: Dantzaldia, TRIKITAKE taldearekin, Done Eztebe plazan.

Gaueko 00:30ean: EUSKAL KARAOKEA, Kataxulo Gaztetxian. Aste guztian zehar piropo lehiaketa izango da.
 Antolatzailea: Euskeran Itotiyak elkartea.

Gaueko 04:00etan:  ZOZONGOk giroa alaituko du kaleetan goizaldea arte.

 

 HAURREN EGUNA

 ABUZTUAK 6 Igandea

Goizeko 09:00etan:  GOIZ ERESIA, Lartaun Txistulari Taldearekin.

Goizeko 10:00etan: 59. XANISTEBAN TXIRRINDULARI SARIA, 23 urtez azpiko eta elite mailako txirrindularientzat.
Antolatzailea: Lartaun Zikloturistak.

Goizeko 10:00etan: Oiartzungo HAURREN PILOTA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, Kontzejupean.
Antolatzailea: Oiarpe KE

Goizeko 11.00etan: Haurtzaro Bertso eskolako neska-mutilen BERTSO SAIOA, Kontzejupean.
Antolatzailea: Haurtzaro Ikastolako Bertso Eskola.

Goizeko 11:00etan:  Gaztetxoen DANBORRADA.
Antolatzaileak: Ergoiengo Jai Batzordea eta Haurtzaro Ikastola.

Arratsaldeko 15:30ean: 25. PLATER-TIRAKETA, Arkaleko zelaian herritar eta bazkideentzat. Sariak beterano, gazte eta emakumeentzat.
Antolatzailea: Lartaun KJKE.

Arratsaldeko 16:30ean: Xanistebanetako XI. TRUK TXAPELKETA, Madalensoro pilotalekuan.
Antolatzailea: Munanier Elkartea.

Arratsaldeko 17:00etan: Helduen XX. PILOTA TXAPELKETA, eskuzko finalak, Kontzejupean.
Antolatzailea: Oiarpe KE

Arratsaldeko 17:00etan:  HAUR JOLASAK, Landetxeko Plazan.
Antolatzailea: Abegi Taldea.

Arratsaldeko 17:15ean: Xanistebanetako II. FUTBITO TXIKIKO LHko mutilen finala (8-12 urte), Haurtzaro Ikastolan.

Arratsaldeko 18:00etan: Xanistebanetako II. FUTBITO TXIKIKO LHko nesken finala (8-12 urte), Haurtzaro Ikastolan.

Arratsaldeko 18:45ean: Xanistebanetako II. FUTBITO TXIKIKO DBHkoen finala (12-16  urte), Haurtzaro Ikastolan.
  Antolatzailea: Kataxulo Gaztetxia.

Arratsaldeko 18:30ean: Xanistebanetako PALA TXAPELKETA HERRIKOIAren finala, Kontzejupean.
Antolatzaileak: Kataxulo Gaztetxia eta Girizia Pilota Saila.

Arratsaldeko 18:30ean: Haurrentzako TXOKOLATADA, Landetxeko Plazan.
Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.

Ondoren:  “KANTU KANTARI”: kantuzale den guztiak kantu herrikoi sorta ederra abesteko aukera izango du herriko kaleetan barrena (herritar guztiak gonbidatuta).
 Antolatzailea: Lartaun Abesbatza.

Arratsaldeko 19:30ean:  ARETO-FUTBOLEKO TXAPELKETAren finalak, Haurtzaro Ikastolan.
Antolatzailea: Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimendua.

Arratsaldeko 19:30ean: Euskal Herriko ERRALDOIEN VII. TOPAKETA Oiartzungo herrian zehar, Landetxeko Plazatik abiatuta.
Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa.

Arratsaldeko 19:30ean: ERRALDOIEN KALEJIRA
Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa.

Arratsaldeko 20: 00etan  ORGANO-KONTZERTUA Done Eztebe Elizan.
    Antolatzailea: Pagoarte Elkartea.

– “Le sommeil de l’ange”
   Organo eta txistua . . . . . . . . . . . . . . . . .  Gorka Cuesta

 – J. S. Bach-i omenaldia
   Bach-en izenaren inguruko fugak . . . . . .  R. Schumann
   Hiru koral . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .   J. Brahms

 – “… Jaungoikoak gabon!” . . . . . . . . . . . .  L. Mallié
   (estreinaldia)

– Anton Mendizabalen musika-eskultura
   baten inguruko inprobisazioa        . . . . . . .  L. Mallié

   Organoa: Cavaillé-Coll “Père et Fils” (1861).
   Organista: Loïc Mallié
   Txistularia: Aitor Arozena
 
Gaueko 22:00etan: KONTZERTUAK, Kataxulo Gaztetxian, honako taldeokin:

Bisai
P.K.U.
Manifa
Kalapite
Antolatzailea: Kataxulo Gaztetxia.

Gaueko 23:00etan: Udal Igerileku inguruan su artifizialen sorta erreko du ASTONDOA PIROTEKNIA etxeak.

Ondoren: Elizaldeko kaleetan zehar ZEZEN SUZKOA ibiliko da, Lartaun Txistulari Taldeak Idiarena doinuz lagundurik.

Gaueko 23:30ean:  PATXI ETA KONPANIA taldearekin dantzaldia, Done Eztebe plazan.

Gaueko 23:30ean: ZINEMA KALEAN, Landetxeko Plazan. Aupa Etxebeste (zuz: Telmo Esnal) filma izango da.
Antolatzailea: Oiartzungo Erraldoien Konpartsa.

_________________________________________________________________

OHARRAK:

Barraketan prezio bereziak izango dira Oiartzunen Xanistebanetan:

bidaia bat: euro bat
7 bidaia: 5 euro
15 bidaia: 10 euro

KILOMETROAK 06 Oiartzunen ospatuko denez, KMK 06 tonbola jarriko da Xanistebanetan.
______________________________________________________________________

KULTUR EKITALDIAK

ABUZTUAK 1, ASTELEHENA

Arratsaldeko 18:00etan:  Udal Areto Nagusian, Xanistebanetan ohitura den bezala, Oiartzun 2006 Urtekariaren aurkezpenari ekingo dio Udal Kultura Batzordeak.

Jarraian, Eugenio Arocena Egimendiak Mugarri bildumarako idatzi duen liburua, XIII. zenbakia, aurkeztuko dute: Euskal Antzerkia Oiartzunen.

Ondoren, Aiako Harrian barrena Aiako Harriko natur  ibilbideen gaia landu duen bideoaren lehen emanaldia izango da. Xanistebanetako ondoko egunetan ere, eta ordutegi honi jarraituz, ikusi ahal izango da: arratsaldeko 17:00etatik gaueko 21:00ak arte.

Era berean, Xanistebanak 2006 kartel lehiaketako irabazleei sariak banatuko dizkiete.

Eta bukatzeko, Juan Luis Goenaga margolari  ospetsuaren erakusketa zabalduko da.
Oiartzungo Udalak bereziki aipatu eta zoriondu nahi ditu joan den urteko Xanistebanetatik aurtengoetara bitartean kulturan eta kirolean lortutakoagatik eta jaso dituzten sariengatik, eta herriko jai nagusietako ekitaldi honetara deitu ditu bere esker ona aurrez aurre eta herritarrak lagun dituela adierazteko:

Ivan Agirre:  Igeriketa
 Espainiako txapelduna 100 m. Braza eta 50 m. bular estiloan.

Inaxio Arozena:  Igeriketa
 Espainiako Estatuko txapeldun ordea 1.500 eta 200 m libreko estiloetan.

Izar Azpiroz:  Literatura
 Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak antolatzen duten R. M. Azkue Sarietan narrazio alorreko lehen saria.

Iratí Gaztelumendi: Literatura
 Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak antolatzen duten R. M. Azkue Sarietan poesia alorreko lehen saria.

Izaskun Zubizarreta: Mendia
 Mendiko eskiko mundialetan 8.a eta Espainiako txapeldun ordea.

Maitane Azpeitia:  Atletismoa
 Espainiako txapelduna pista estaliko jauzi hirukoitzan.

Julen Idarreta:  Judoa
 Brontzea Espainiako judo txapelketan

Olatz Mitxelena, Ane Badiola eta Garazi Ansa: Literatura
 Eusko Jaurlaritzako Urruzuno literatura lehiaketan saridunak EAE-ko 14-16 urtekoen mailan, narrazioan eta poesian

Bixente Mitxelena:  Herri Kirolak
 Euskal Herriko Sega Txapelduna 5 urtetan.

 

Arratsaldeko 20:00etan:  AINHOA ARTETA euskal sopranoarekin MUSIKA JAIALDIA Done Eztebe Elizan, HIESaren aurkako Oiartzungo Harri Beltza elkartearen eskutik.
Xanistebanek irauten duten bitartean, ERAKUSKETA hauek izango dira:

Aiako Harrian barrena Aiako Harriko natur  ibilbideen gaia landu duen bideoaren emanaldiak, Manuel Lekuona Bibliotekan, ordutegi honi jarraituz: arratsaldeko 17:00etatik gaueko 21:00ak arte.

Juan Luis Goenaga margolari ospetsuaren erakusketa, Udal Areto Nagusian, goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00ak arte, eta arratsaldeko 17:00etatik gaueko 21:00ak arte.

Udaletxean: Oiartzungo Kaleko XI. Pintura Lehiaketan parte hartu duten lanen erakusketa. Goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:00ak arte eta arratsaldeko 17:00etatik gaueko 21:00ak arte.

Manuel Lekuona Udal Bibliotekan: Xanistebanak 2006 Kartel Lehiaketan parte hartu duten kartelen erakusketa. Arratsaldeko 17:00etatik gaueko 21:00ak arte.

______________________________________________________________________

Oharra: Oiartzungo Udalak ez ditu bere gain hartuko jai hauetan gerta daitezkeen zorigaitzak. Halaber, egitarau honetan adierazten diren festa edo ekintzetan iruditzen zaizkion aldaketak egiteko ahalmena du.
Â