Ostiral gaua, Altzibar, litronaplaza, jendez lepo, maitasuna. Hamabiyak inguru hortan ‘Txarly’ eta ‘Natxo’ altzibarko punkaren mito eta histori bizia igo ziren eskenatokira bertan bildutako gazte ‘lokaleroapalakaderoi’ erakutsiz gaztea izatea granoak edukitzea bakarrik ez dala. Txarly kitarra eta abeslari, ondoan bere ordenagailua dena egoki programauta. Bere aldamenean Sara(layla) alaba kuttun eta liraina eta beste aldean Sararen mutilla(izorrai!!) eta ondorengo taldearen abeslaria. Gizajuk kasik egin zittin bi ordu ta piko abesten. Ze musika mota? ba Txarlysound, ondo egokitu eta abestutako koroez lagunduk eta atzin Natxoren sendotasuna bai gorpuzkeran eta bateria astintzen.Txarlyk mikrotik kantinara eskatu zittin zerbeza guziyak ekarriko baziyoten eyun ordubitako bat bera ere geratuko.
Bukatu ta seittun, gaztiak. Talentua, guapuak, jatorrak, metala eta Julen ‘platiren’berogeitasei platuak. Zuekin Chokolhate. Frontmana berriz prest, Laylari muxu eman eta eszenatokira, aurretik ere abesten ibilia zala kontutan edukirik doble meritu eta artista. Beñat ere han, kitarrakin eta sokak dantzatuz, metalkiller, lateral ezkerra ere bada futbitoko ekipo batin. Bajista, artista, fenomeno horren izena enak akordatzen, barkatu hi! Baña baxua jotzen baño bere bizitzako emakumea laztantzen ari dela dirudi. Maitasuna, doinu bakoitza bere lekuan, programatua zegoela zirudien, zorrotz eta hiltzailea.
Jendea lehenengo hilaretan astapotro dantzekin zebillen. lady kotxinaseko abeslari Gexan Mendizabal ikus zitekeen gozatzen ingelesez koroak egiñez ukabilla altxata. Lehengo aldiya zan Chokolhate ikusi eta entzuten zuela zuek atera kontuk ze abesten ari zen. Halako batean, Gexanen taldeko Haritz ‘anti-todo’ Azkarate, taldeko entseguetan belauneko biurrittu baten ondorioz lurrean eseri eta zerriyana jotzen ibilliya zana hillabete luzez. Ekarri hau, ekarri hura, untxufatu, hortik iyo, gosia dut…eta abar luze luze bat. Hara eta non azatzen zaigun gexanen inguruan zegoen saltsa guziyan erdira salto ta brinko egiñez izugarrizko saltuak egiñez ta jendia bultzaka. Kontzertuan zeuden gainontzeko taldekide edo ‘haritzen zerbitzariak’ aho zabalik ikuskizunaren aurrean. Bakoitzak imagina ditzala hauen burutik pasa ziren edo bueltaka ibilli ziren hitz politak.
Ta gaurko nahiko lata eman yeu ta hementxe bukatuko deu lo hartzen ari nak ta.Â
Gogoratu kixki guziyai, nahi duzun taldeari esan nahi dizkiyozunak.
putasemia