Gaur, Martxoak 22, Nazioarteko Uraren eguna ospatzen da munduan zehar. UNESCOk ondorengo aurnasketa egiten du uraren garrantziaz jabetzeko eta bide batez uraren gabezia pairatzen ez dugunon artean honen garrantziaz ez ahazteko:
Â
“Gure hiriak uraren ondoan eraikitzen ditugu; uretan bainatzen gara; uretan jolasten gara; urarekin lan egiten dugu. Gure ekonomiak, zati handi batean, uraren korronteen indarrean oinarritzen dira, bere gaineko garraioa eta azken batean, saldu eta erosi egiten ditugun produktuak era batera edo bestera urari lotuta daude. Gure bizitza, uraren inguruan garatzen da. Ura gabe (airearen hezetasuna, ibaietako ur korronteen indarra, iturriko ura…), bizitzarik ez legoke.
Baina azken hamarkadetan urarekiko estimua galtzen joan da. Egun, ura ez da babestu beharreko elementua, kontsumorako produktua baizik.
Gure gorputzaren %80a urez osatua dago eta lurraren 2/3 urez estalita daude.
Ura gure kultura da, gure bizitza“
Uraren garrantziaz jabetzen garela usten duzu? Bota zure eritzia, beheko estekan sakatuz: Iruzkin bat idatzi »
More Stories
APIRILAK 23: LIBURUAREN EGUNA
UZTAILAK 15. PLANGINTZA
DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK LANGABETUENTZAT OARSOALDEAN