ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Martxoaren 4an, larunbata ‘Zuhaitz Eguna’

Zuhaitz Eguna Oiartzunen     Oiartzungo udalak, urtero bezala, 2006 urtean ere ZUHAITZ EGUNA antolatzen ari da, baina aurten, KILOMETROAK Oiartzunen ospatu behar direnez, Haurtzaro Ikastolak eskatu dio, bai Udalari, baia Foru Aldundiari ere Gipuzkoako Zuhaitz Eguna Oiartzunen ospatzeko eta horrela erabaki dute bi erakundeek. Horrela Gipuzkoako Zuhaitz Eguna Oiartzunen ospatuko da, denei irekia eta ondorengo egitarauarekin:

Eguna: 2006ko martxoaren 4an, larunbata
Irteera: Done Eztebe plazatik goizeko 9’30etan

Partaideel ibilalditxo gidatu bat eginaz zuhaitz landaketa egingo den lekura joango dira.
Haur txiki eta ezinduentzat autobus zerbitzua jarriko da

Landaketa ordua: goizeko 11ak ingurutik aurrera.
Landaketa lekua: Iturriotz auzoko Sastarre baserri inguruan, Ozentziotik Karrika aldera doan bide inguruan
Landaketa bukatutakoan denontzako hamaiketakotxo bat eskainiko da.

Landatuko diren zuhaitzak hauek izango dira:

Astigarra (Acer campestre) ……………………..40 zuhaitz
Elorri zuria (Crataegus monogyna)……………..50 zuhaitz
Gereziondoa (Prunus avium)…………………… 50 zuhaitz
Makatza, Udareondo basatia (Pyrus cordata)…50 zuhaitz
Hostazuria (Sorbus aria)…………………………..22 zuhaitz
Otsalizarra (Sorbus aucuparia)…………………..60 zuhaitz
Basagurbea (Sorbus torminalis)………………….45 zuhaitz
Haritza (Quercus robur)…………………………..200 zuhaitz
Lizarra (Fraxinus excelsior)…………………………50 zuhaitz

Denetara 567 zuhaitz

Landaketa honetatik sortuko den basoa euskarari eskainia izango da eta EUSKARAREN BASOA deitua izango da.

OHARRAK:

  • Ahal duenak aitzurra ekartzea komeni da, nahiz eta Udalak dituenak jarri
  • Autoz joan behar duenak Sorondon aparkatu beharko du eta oinez joan, Ozentzio baino aurrerago

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!