Urriak 27, larunbata, arratsaldez ospatuko da Oiartzungo herrian lehen Haziak eguna. “Bizi eta adierazi” lemapean, botere harremanak iraultzeko asmoz eta kontzientzia kolektiboa indartzeko ideiarekin batuko gara.
Nahiz eta Haziak egitasmoak hainbat ekimen eta dinamika eginak dituen herrian, lehen urtea izango da horrelako festa antolatzen dena. Leloa BIZI ETA ADIERAZI izango du. Bizi, elkarrekin bizi garelako, aniztasunaren eredu, esperientziak bizi egiten ditugulako.Eta adierazi, bereziki egun honetan gure bizipen horiek modu ezberdinetan adierazteko aukera izango dugulako. Ahozkotasuna egongo da esan ipuinekin txokoan; gorputz adierazpena aurkitu dugu, esan gorputzarekin eremuan; trazuak, kolorea, marrazkiak izango ditugu esan irudiekin txokoan…
Herritarrak herriko lorategi eta plaza anitzetan aurkituko ditu txoko ezberdin hauek, baina bukaeran herriko plazan, hau da Doneztebe plazan, elkartuko gara denon artean sortuko dugun ikuskizun kolektibo batean.
Txoko hauetan herriko norbanako eta eragile ezberdinak izango ditugu gidari: Lur Korta ipuin kontalaria, Ane Narbarte diseinatzailea, Maitane Toledo hezitzailea, Abaraxka Ludoteka… Honetaz gain gonbidapen berezia jaso dute, herriko ikastetxeak, Mindara elkarteak, Torri gukin egitasmoko jubilatuak… Zu ere gonbidatuta zaude!
Zita eta adierazpen mota guztia hauek 17:00etan izango dute abiapuntua leku desberdinetan:
- Esan ipuinekin: Hipatia lorategia
- Esan marrazki bizidunekin: Udal pleno aretoa
- Esan irudiekin: Kontzejupe plaza
- Esan gorputzarekin: Doneztebe plaza
Amaiera berriz, 18:30ak aldera osatuko da guztiok batera Donezte plazan.
Botere harremanak iraultzeko asmoz eta kontzientzia kolektiboa indartzeko ideiarekin batu eta elkartuko gara urriak 27an Haziak egunean.
Zatoz! Bizi eta adierazi!
More Stories
URRIAK 31: GAU BELTZA
GAU BELTZEKO KALABAZAK SORTZEN
URRIAK 27, HARRERA SAIOA.